errezetak
Osagaiak:
30 gr. kinoa ( bidezko merkataritza )
kipula 1 ( txikia)
espinaka izoztuak ( nahibeste )
piper berdea ( nahibeste )
4 arrautza ( handiak )
Prestaketa:
Kinoa 20 minututan egosiko dugu eta gero ura kendu eta gordeko dugu.
Ondoren zartagin batean ondo txikitutako zartagin batean kipula eta piper berdea egingo dugu. Honi, ia eginda dagoenean, espinakak ( desizoztu barik ) gehituko diogu eta segidan kinoa.
Sutan edukiko dugu espinakak desizoztuta eta dena ondo lehortu arte.
Bol batean arrautzak irabiatuko ditugu, gero osagaiak gehitu eta zartagin batean arrautzopila egingo dugu olio apur batekin.
Aurreko errezetan bezala egingo dugu baina espinaka eta piper berdearen ordez atunarekin egingo dugu arrautzopila.
ONDDO LEHORRAK ETA KINOA ARRAUTZOPILA
Errezeta honetan, espinaka eta piper berdearen ordez onddo lehorrak erabiliko ditugu.
Prestaketa berdina da baina onddoak 20 minututan uretan eduki behar ditugu eta gero ondo txikitu ta kipula ia eginda dagoenean gehituko ditugu. Su geldoan egosiko dugu 10 minututan.
Tienda online de productos ecológicos y de comercio justo. Aqui encontrareís un surtido de productos de alimentacion saludable, cosmética natural y artesanía.
Encuentra productos productos ecológicos y de comercio justo. Tambien encontrarás cosmetica natural y kilometro cero.
Aurkitu produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak. Kosmetika naturala eta zero kilometroa ere aurkituko dituzu.
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |