Iragan martxoaren 24an, Batzar Orokor Arruntan, Kidendak beste 16 erakunderekin batera Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundearen kideizatearen egiaztagiria jaso zuen.
Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinakundea (CECJ), urteak dira Kidendakide dela, bere kideak bidezko merkataritzako erakundeak direla ziurtatzen duen eta beraz bere irizpideak betetzen dituztela bermatzen duen sistema batean lanean ibili da.
Kidetza sistema hau bidezko merkataritzako irizpideekin bat datozen adierazleak dituen tresna bat da: gardentasuna eta argitasuna ekonomi eta administrazio datuetan, bidezko merkataritzako gaiak sustatu eta zabaldu, genero berdintasunean eta ingurumenaren zaintzan lan egin, hegoaldeko ekoizleekin bidezko eta zuzeneko merkataritza harremanak sustatu, etab. Horrezgain, kide direnerakundeen lana sistematikoki aztertzeko eta eguneratzeko aukera ematen du.
Eta orain arte ez genituen irizpide horiek betetzen?
Hastapenetatik, Kidendaren partaidetza sare desberdinetan handituz joan da eta sare guzti horiek informazioaren gardentasuna eta egiatasuna eskatzen zutenez, kidendak beti bete izan ditu bere helburuak eta bidezko merkataritzarenak bere jarduera guztietan. Baina, azken garaietan, CECJ-ek beharrezkoa ikusi du erakunde desberdinek egiten duten lana aldiro-aldiro aztertzen duen tresna bat. Horregatik, kidetza eta egiaztatze sistema honek normalean eskatzen zirenak baino agiri gehiago behar izan ditu.
Horrela, informazioa biltzen egon eta gero, azkenik, CECJ-ek egiaztatu dituen lehenengo 17 erakunderen artean dago Kidenda eta beraz, berekidetza eta agiaztatze sistemaren irizpideak eta printzipioak betetzen ditu, bidezko merkataritzako erakunde bezala aitortuz.
2013ko apirilaren 8
Descargate nuestro nuevo folleto
Deskargatu gure liburuxka berria
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |