KIDENDA

Hasiera

./include/uploads/pagina/Cafe_ComercioJusto_Fairtrade.jpg

zer da kidenda

Alboan, Caritasek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatutako Bidezko Merkataritzarako egitasmoa da Kidenda.

Hara zer lortu gura dauan ekimen honek:

  • Hegoaldeko herrialdeen garapenari lagundu, bidezko merkataritzako erakundeen produktuak komertzializatuz.
  • Gizartea nazioarteko merkataritzaren, Iparralde-Hegoaldea hartuemonetan dauan eraginaren, bidezko merkataritzak eskeintzen dauan aukerearen eta kontsumo arduratsuaren alde egitearen inguruan sentsibilizatu.


Kidendak hiru arlotan jarduten dau:

- Bidezko merkataritzako produktuak komertzializatu.

Eskulangintza, bitxi eta ehun-gaiak. Bitarteko barik erositakoak, Hegoaldeko herrialdeetako (Ekuador, Peru, Nikaragua, India, Paraguay, e.a...) erakunde ekoizleekazko hartuemon zuzenean. Teknika, gizarte eta ingurugiro kalitatea bermatzen daben erizpideak beteten dabez. Hego Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetan bidezko merkataritzako erakundeetan lan egiten daben ekoizleek soldata duina jasotzen dabe euren lanagaitik eta alkartearen garapenean inbertitzen dabez mozkinak.

- Sentsibilizatu.

Gure ustez, gu guztion, herritarron jarrera aldaketa da gizarte aldaketarako eta/edo iparralde/hegoaldea aldea gitxitzeko edo deuseztatzeko giltza. Bidezko merkataritza kontsumo arduratsua, kritikoa sustatzen dauan ekimena da.
Sentsibilizatzea bultzatzen da saltzerakoan edo beste bide batzuetatik: berbaldiak, ekintzak, heziketa ikastaroak edo era bateko eta besteko idazkiak.

- Boluntarioak.

Gizabanako eta gizatalde ekintzaileen partehartzea egitasmoan. Boluntarioek gauzatzen dabe bidezko merkataritzaren egitasmoa eta eurek sustatzen dabe Kidendaren egitekoa inguru hurbilean. Boluntarioak honako egintzetan banatzen dira: merkataritza, sentsibilizatzea, dendako arretea eta talde ekintzak.

Kidenda 1996aren amaieran jaio zan. 2002ko abenduan bidezko merkataritzako dendea zabaldu zan Bilboko Viuda de Epalza kalean. Esparru hau, gaurko sistema ekonomikoaren alternatiba izan daitekezan proposamenei, bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari buruzko gogoeta eta ekintzarako lekua da. Merkataritza zuzenagoagaz eta, azken batean, kontsumo eredu bategaz eta aberastasunaren birbanaketa zuzenagaz eta ekonomia balioetan ez ezik giza balioetan oinarritutako gizarteagaz zerikusia dauan proposamena martxan jartea da.