KIDENDA

Hasiera

./include/uploads/pagina/306258_130774187058637_110094874_n.jpg

Bidezko merkataritza

Bidezko merkataritzaren bidez, euren lanagaitiko ordain zuzena ziurtatu gura jake ekoizleei.

Bidezko merkataritza Holandan sortzen da 60ko hamarkadaren azkenaldian, Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako egitasmoak gauzatzen ziharduen erakundeen eskutik. Lehenengo, nekazari eta artisauak kooperatibetan alkartzea bultzatu eben, euren produktuak eurek batu eta ustiatu egiezan. Aldi berean, inportazinorako kooperatiba sortu zan Holandan, merkataritza alternatibo horrretako produktuak herrialdean sartzeko. Ekoizle eta kontsumitzaileak hartuemonetan jarteko, alkartasunaren denda deitzen ebezan salmenta puntuak zabaldu ebezan.

Bidezko merkataritzak errentearen banaketa zuzenagoa lortu gura dau, horrela, Hegoaldeko herrialdeen txirotzearen aurka borrokatu ahal izateko.

Ondorioz, alkarrizketan, gardentasunean eta nazioarteko merkataritzan zuzentasun haundiagoa bilatzen dauan errespetuan oinarritutako erakunde bihurtzen da bidezko merkataritza. Garapen jasangarria eragiten dau, merkataritzan baldintza hobeak eskeiniz eta batez ere hegoaldean baztartuta dagozan produktu eta langileen eskubideak bermatuz. (FINE  2002).

Bidezko Merkataritza hautabidetzat aurkezten da gaurko ereduaren aurrean, merkatuak desbardina izan daikela erakusten dau eta, era berean, hori egi bihurtzen saiatzen da. Horregaitik, bidezko merkataritzarako erakundeen egitekoen artean, saltzeak besteko garrantzia dau merkatu gero eta zuzenagoaren alde lan egiteak, bidegabekeriaz jantzitako egoerak salatuz, gobernuekin lan eginez HEGOALDEAREN kalterako politikak aldatzeko eta kontsumitzaileak kontzientziatuz, jakinaren gainean eta era arduratsuan erosi dagien.

Kontsumitzeko era barriaz dihardugu, Bidezko Merkataritza hautabidea ez ezik, merkataritza osoa zuzena izan daiten eta zuzentasunezko oinarriak bete dagizan.