KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

  • Baliabideak
  • Bilatu
  • Denak ikusi

dokumentazio eta heziketa

Bidezko Merkataritza koadernoa: Mugimendu baten gorakada

Bidezko Merkataritza mugimendu heldua da dagoeneko. 50ko hamarkadan jaio zen nazioartean desparekotasunaren
eta pobreziaren aurka borroka egiteko eta merkatal-praktika justuen bidez garapena sustatzeko helburuarekin. Mende erdi beranduago sare sendo bat osatzeko
gai izan da mundu osoan, ekoizten duten 2000 erakunde, 500 banatzaile eta espezializatutako 4000 denda baino gehiagorekin, ziurtatze-erakundeez eta nazioarteko erakunde
erregulatzaileez gain. Bidezko Merkataritzaren nazioarteko sarearen barruan Afrika, Asia, Amerika Latindarra eta Karibeko 75 herrialdetan
banatuta dauden 2.000 erakunde-ekoizle daude eta 2 milioi pertsonek lan egiten dute bertan. Horietatik, lautik hiru erakunde arduratzen dira elikadura-ekoizpenaz eta kotoia
bezalako lehengaiez. Afrikan milioi bat pertsonek egiten du lan Bidezko Merkataritzan, beraz ordezkaritza gehien duen kontinentea da munduan hedatuen dagoen Bidezko Merkataritzako erakunde-ziurtatzailea den Fairtrade International erakundearen datuen arabera. Bestalde, Bidezko Merkataritzaren Mundu Erakundearen
arabera, 250 enpresa inguruk egiten du lan ehungintzan eta artisautza produktuetan. Horietako %75a Afrikan eta Asian kokatzen dira eta langile gehienak emakumeak dira.
Eragin ekonomikoaren ikuspuntutik, Bidezko Merkataritzako salmentek 2014 urtean 5900 milioi dolarrera iritsi ziren Fairtrade International erakundearen ziurtagiria duten
produktuak kontuan hartuta soilik. Diru-sarrera hauek erakundeetan lan egiten duten pertsonentzat eta haien familientzat bideratzen dira neurri handi batean, soldata
duin eta egonkorra jasotzen baitute eta beren diru-sarrera ez dago merkatuak jasaten dituen aldaketen edo espekulazioaren menpe. Bidezko Merkataritzak beste eragin positibo batzuk ere baditu, ingurumenean (lurra, ura eta bioaniztasuna zaintzea, kaltegarriak diren praktikak uztea, nekazaritza ekologikoa sustatzea), antolakuntza politikoan (eredu demokratiko, parte-hartzaile eta gardenak aplikatzea) eta inguruan, primarekin (ekoizleek jasotzen duten diru kopuru gehigarria) hezkuntza, osasun, gizarte eta azpiegitura proiektuak garatzen dituztelako. 2014an bidezko Merkataritzak 95 milioi dolar banatu zituen primetan. 
 
Espainian, aurten, Bidezko Merkataritzak bere 30. urteurrena betetzen du Donostian eta Kordoban lehen dendak ireki zirenetik. Gaur egun Bidezko Merkataritzaren Estatu Koordinakundeko erakundeek kudeatzen dituzten 140 denda eta  saltoki espezializatu daude. Gainera, produktuak txikikazko beste establezimenduetan, merkatalguneetan eta ostalaritza- kateetan ere aurki daitezke. 2014ko salmentak 33,2 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urtekoak baino %8 gehiago. Sektoreko erakundeetan 150 pertsonek egiten dute lan eta 2500 baino gehiago ari dira boluntario gisa laguntzen, %80a emakumeak. Agian ez gara Europako beste herrialde batzuetan
bezalako mugimendu garatu eta heldua, baina gure tokia lortu dugu herrialde honetako gizarte ekonomia solidarioaren barruan. 
Laburbilduz, egunero #Somos Comercio Justo garenon pertsona kopurua handitzen da, eta hau da dokumentu honek islatu nahi duena: geroz eta gehiago garela eta mugimenduan jendea sartzen jarraitu nahi dugula. Jarraitu irakurtzen eta nor garen, gure esku hartze irizpideak eta Bidezko Merkataritzako Hegoaldeko erkidegoetako bizitzan duen eragina ezagutuko duzu. Koaderno hau irakurtzen amaitzean, zu ere, munduko hainbat pertsona moduan, Bidezko Merkataritza izango zarela espero dugu. 

    denda

    voluntariado

    Jornada de Comercio Justo, empoderamiento de la mujer y medio ambiente

    El pasado 13 de junio, se llevó a cabo la jornada titulada “El papel del Comercio Justo en el empoderamiento de las mujeres y la sostenibilidad medioambiental”, un evento que buscó d...

    ./include/uploads/nodo/Imagen-de-WhatsApp-2024-06-17-a-las-09.42.29_9137d7c0.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org