4 bazkalkideentzakoa
Herria: Arabia
Osagaiak:
Bi kilkara arroz
Lau kilkara ur
Goilarakadatxo bat jingibre birrindua.
Mahats horien pasak
Zirristada bat olio
Gatza, norberaren gustura
Prestaketa:
Ura, olioa, gatza, eta jingibrea lapikoan sartu eta sutan jarri. Arroza garbitu. Urak dirakinean gehitu arroza eta mahatspasak. Eragiozu eta utzi likidoa agortzen, sua behereneko posizioan jarri eta estali arroza guztiz egosia egon arte. Bereziki egokitua curry-dun janariekin.
Arrozaren ezaugarriak:
Kaloria gutxikoa.
Ez du ez kolesterolik, ez koiperik, ezta sodiorik ere.
Karbohidrato konplexua.
Ez du glutenik eta ez du alergiarik sortzen.
Ez da egoskaitza.