Osagaiak:
Kauserak egiteko:
Bidezko merkataritzako kafe solugarrizko 4 koilarakada txiki
200 gr. irin
100 gr. glas azukre
6 arrautza
100 gr gurin
Litro laurden ur
Limoi azal bat
Gatz pixka bat
Frijitzeko olioa
Pastel krema egiteko:
Litro bat esne
8 koilarakada
panela (bidezko merkataritzakoa)
2 arrautza
Arrautzesnea egiteko hautsen sobre bat
Limoi azala
Bidezko merkataritza kanela
Kauseren prestaketa:
Eltze batean jarri ura, gurina, gatza, limoi azala eta kafe solugarria. Irakiten jarri. Sutatik kendu eta irina bota. Espatula batekin eragin eltzearen ormetatik askatzen den pasta bat lortu arte. Arrautzak gehitu banan bana. Guztia ondo nahastuta dagoenean, frijitzeko prest dago. Zartagin batean olio ugari jarri sutan. Bertan ezkur baten tamainako pastazko bolatxoak frijitu. Zenbaitetan eragin ondo puztu eta txigortu daitezen. Zartaginetik atera eta lehortzeko paperean utzi gehiegizko olioa xukatzeko.
Pastel-kremaren prestaketa:
Irabiagailuaren ontzian jarri 200 ml esne, arrautzak eta arrautzesnea egiteko hautsak eta irabiatu guztia. Beste ontzi batean jarri gainontzeko esnea, limoi azalarekin eta kanelarekin. Irakiten jarri esnea usaingozatu dadin. Limoi azala eta kanela erretiratu. Esnea irakiten dagoela irabiagailuan prestatutako nahasketa gehitu panelarekin batera. Irakiten utzi loditu arte.
Kauserak artaziarekin moztu eta pastel-kremarekin bete. Jarraian glas azukrearekin hautseztatu.