KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

  • Baliabideak
  • Bilatu
  • Denak ikusi

kanpainak eta hezkuntza

Indarkeria ezaren eta bakearen Eguna

PALESTINAKO GATAZKA
Historia pixka bat
1922 bueltan, orain Israelek eta Palestinako lurralde okupatuek hartzen duten lurraldea britainiarren babespean zegoen. Orduantxe ezarri ziren lurralde palestinarraren mugak. Horrez gain, lurralde horretan bertan juduentzako estatu nazional bat eratu nahi zen, Nazio Batuen Erakundeak horretarako eskubidea aitortu baitzien juduei. Hala ere, ez ziren estatu horren mugak zehaztu.
Momentu horretatik aurrera, etengabeko liskarrak eta gatazkak sortu ziren herritar juduen eta arabiar jatorria zuten herritarren artean, eta Nazio Batuen Erakundeak lurraldea zatitzea proposatu zuen 1947an emandako ebazpen batean. Hala, bi zati izango zituen Palestinak: estatu arabiar bat alde batetik eta estatu judu bat bestetik. Dena den, Ben Gurionek ez zion kasurik egin Nazio Batuen Erakundeak egindako gomendioari. 1948ko maiatzaren 14an Israelgo Estatua aldarrikatu zuen bere aldetik eta estatu arabiar mugakideekiko gerra hasi zen, Jordania, Egipto, Libia eta Siriarekiko gerra, hain zuzen ere.
726 mila palestinarrek, hots, Palestinako biztanle erdiek, etxetik ihes egin behar izan zuten gerra horren ondorioz.
Nazio Batuen Erakundea bitartekaritza-lanak egiten saiatu zen hainbat aldiz eta azkenean gerra bukatu zen. 1949ko otsailetik uztailera bitartean Israelek, Egiptok, Siriak, Jordaniak eta Libanok armistizio akordioa sinatu zuten, bakea lortzeko. Israelek Palestinaren zatirik handiena okupatu zuen, Jordan ibaiaren mendebaldeko ertza eta Gazako zerrenda izan ezik. Jordaniako legio arabiarrak okupatu zuen lehena eta indar egiptiarrek bigarrena.
Gerra amaitu zenean, palestinarrek krisi humanitario izugarriari aurre egin behar izan zioten eta 700.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin izanak are gehiago larriagotu zuen egoera.
1967an beste gerra bat hasi zen herrialde arabiarren eta Israelen artean, Sei Eguneko Gerra izenekoa. Israelek Siriari, Egiptori, Jordaniari eta Iraki aurre egin zien gerra horretan. Gerra amaitu zenerako, Israelek Zisjordania (ekialdeko Jerusalem barne) eta Gazako zerrenda okupatuta zeuzkan jada. Orduz geroztik, bi horiek Israelen okupazio militarraren araubide juridikoaren menpean daude. Urte berean Segurtasun Kontseiluak 242 ebazpena onetsi zuen. Ebazpen horren bidez, Ekialde Hurbilean bake justu eta iraunkorra lortzeko eskatu zen. Horretarako beharrezkoa zen Israelgo armada okupatutako lurraldeetatik joatea eta eskualdeko estatu bakoitzaren subiranotasuna, lurraldetasuna, independentzia politikoa eta bakean bizitzeko eskubidea errespetatu eta onartzea. Hala ere, agintari israeldarrak ez ziren inoiz okupatutako lurralde palestinarretik joan.
Palestinako harresia
"Autodefentsaren printzipioa" argudiatuta, Israel Defentsarako Harresia eraikitzen hasi zen 2002ko ekainaren 23an. Harresia egiten bukatzen dutenean, gutxi gorabehera Zisjordaniako lurraldearen % 10 (ekialdeko Jerusalem barne) isolatuta eta Israelekin konektatuta geratuko da. Harresiaren luzera osoa 725 km-koa izango dela kalkulatu da.
Blokeoa Gazako zerrendan
2005. urtera arte, Israelgo estatuak fisikoki okupatuta izan zuen Gazako zerrenda, orain Zisjordania okupatuta daukan moduan. Israelgo armada zegoen zerrenda barruan, kolono israeldarren kokalekuak eraiki ziren eta presioa egiteko eta kontrolerako beste neurri batzuk ere ezarri ziren. 2005ean Israelek kolonoen kokalekuak desegin zituen, armada bertatik atera zuen eta benetan okupatu zuen zerrenda, blokeoa mantenduz: bere gain hartu zuen aireko, itsasoko eta lurreko espazioaren kontrola eta blokeo sozioekonomikoa ezarri zuen, gaur egun indarrean jarraitzen duena. Hamasek Gazan boterea lortu zuenean, Israelgo gobernuak "etsaien lurralde" izendatu zuen Gazako zerrenda eta blokeoaren erregimena baimendu zuen. Israelek
inposatutako blokeoa Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzen ez duen zigor kolektiboa da.
2008az geroztik Gazako zerrenda setiatu eta suntsitu dute hainbat operazio militarrek, milaka biktima eragin dituzte eta 12.000 palestinar baino gehiago beren etxea uztera behartu dituzte.
Okupatutako lurralde palestinarra gaur egun
65 urte baino gehiago igaro dira arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo gerratik. 720.000 palestinarrek beren etxeak utzi behar izan zituzten gerra horretan eta, gaur egun, bost milioi baino gehiago dira etxea utzi behar izan duten eta errefuxiatu bilakatu diren palestinarrak. Ondorioz, okupatutako lurralde palestinarraren etorkizunerako aurreikuspena ez da oso baikorra. Momentu honetan ez dago bake prozesurik edo zuzeneko elkarrizketa prozesurik Israelen eta Palestinar Aginte Nazionalaren artean. Baldintza horietan, ezin da esan gatazka laster konponduko denik; guztiz kontrakoa ematen du. Ondorioz, Palestinako herritarrei eragiten dien krisi humanitarioa larriagotuz joango da, bakearen aldeko negoziazio-mahaira bueltatzeko aukera sine die atzeratzen den bitartean.

    denda

    voluntariado

    Tienda online de Kidenda

    Tienda online de productos ecológicos y de comercio justo. Aqui encontrareís un surtido de productos de alimentacion saludable, cosmética natural y artesanía. 

    ./include/uploads/nodo/tienda-online-ordenador.jpg

    Compra comercio justo en tres clicks

    Encuentra productos productos ecológicos y de comercio justo. Tambien encontrarás cosmetica natural y kilometro cero. 

    Aurkitu produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak. Kosmetika naturala eta zero kilometroa ere aurkituko dituzu.

    ./include/uploads/nodo/cada-gesto-cuenta-2-euskera.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org