KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

  • Baliabideak
  • Bilatu
  • Denak ikusi

kanpainak eta hezkuntza

Indarkeria ezaren eta bakearen Eguna

PALESTINAKO GATAZKA
Historia pixka bat
1922 bueltan, orain Israelek eta Palestinako lurralde okupatuek hartzen duten lurraldea britainiarren babespean zegoen. Orduantxe ezarri ziren lurralde palestinarraren mugak. Horrez gain, lurralde horretan bertan juduentzako estatu nazional bat eratu nahi zen, Nazio Batuen Erakundeak horretarako eskubidea aitortu baitzien juduei. Hala ere, ez ziren estatu horren mugak zehaztu.
Momentu horretatik aurrera, etengabeko liskarrak eta gatazkak sortu ziren herritar juduen eta arabiar jatorria zuten herritarren artean, eta Nazio Batuen Erakundeak lurraldea zatitzea proposatu zuen 1947an emandako ebazpen batean. Hala, bi zati izango zituen Palestinak: estatu arabiar bat alde batetik eta estatu judu bat bestetik. Dena den, Ben Gurionek ez zion kasurik egin Nazio Batuen Erakundeak egindako gomendioari. 1948ko maiatzaren 14an Israelgo Estatua aldarrikatu zuen bere aldetik eta estatu arabiar mugakideekiko gerra hasi zen, Jordania, Egipto, Libia eta Siriarekiko gerra, hain zuzen ere.
726 mila palestinarrek, hots, Palestinako biztanle erdiek, etxetik ihes egin behar izan zuten gerra horren ondorioz.
Nazio Batuen Erakundea bitartekaritza-lanak egiten saiatu zen hainbat aldiz eta azkenean gerra bukatu zen. 1949ko otsailetik uztailera bitartean Israelek, Egiptok, Siriak, Jordaniak eta Libanok armistizio akordioa sinatu zuten, bakea lortzeko. Israelek Palestinaren zatirik handiena okupatu zuen, Jordan ibaiaren mendebaldeko ertza eta Gazako zerrenda izan ezik. Jordaniako legio arabiarrak okupatu zuen lehena eta indar egiptiarrek bigarrena.
Gerra amaitu zenean, palestinarrek krisi humanitario izugarriari aurre egin behar izan zioten eta 700.000 pertsonak baino gehiagok ihes egin izanak are gehiago larriagotu zuen egoera.
1967an beste gerra bat hasi zen herrialde arabiarren eta Israelen artean, Sei Eguneko Gerra izenekoa. Israelek Siriari, Egiptori, Jordaniari eta Iraki aurre egin zien gerra horretan. Gerra amaitu zenerako, Israelek Zisjordania (ekialdeko Jerusalem barne) eta Gazako zerrenda okupatuta zeuzkan jada. Orduz geroztik, bi horiek Israelen okupazio militarraren araubide juridikoaren menpean daude. Urte berean Segurtasun Kontseiluak 242 ebazpena onetsi zuen. Ebazpen horren bidez, Ekialde Hurbilean bake justu eta iraunkorra lortzeko eskatu zen. Horretarako beharrezkoa zen Israelgo armada okupatutako lurraldeetatik joatea eta eskualdeko estatu bakoitzaren subiranotasuna, lurraldetasuna, independentzia politikoa eta bakean bizitzeko eskubidea errespetatu eta onartzea. Hala ere, agintari israeldarrak ez ziren inoiz okupatutako lurralde palestinarretik joan.
Palestinako harresia
"Autodefentsaren printzipioa" argudiatuta, Israel Defentsarako Harresia eraikitzen hasi zen 2002ko ekainaren 23an. Harresia egiten bukatzen dutenean, gutxi gorabehera Zisjordaniako lurraldearen % 10 (ekialdeko Jerusalem barne) isolatuta eta Israelekin konektatuta geratuko da. Harresiaren luzera osoa 725 km-koa izango dela kalkulatu da.
Blokeoa Gazako zerrendan
2005. urtera arte, Israelgo estatuak fisikoki okupatuta izan zuen Gazako zerrenda, orain Zisjordania okupatuta daukan moduan. Israelgo armada zegoen zerrenda barruan, kolono israeldarren kokalekuak eraiki ziren eta presioa egiteko eta kontrolerako beste neurri batzuk ere ezarri ziren. 2005ean Israelek kolonoen kokalekuak desegin zituen, armada bertatik atera zuen eta benetan okupatu zuen zerrenda, blokeoa mantenduz: bere gain hartu zuen aireko, itsasoko eta lurreko espazioaren kontrola eta blokeo sozioekonomikoa ezarri zuen, gaur egun indarrean jarraitzen duena. Hamasek Gazan boterea lortu zuenean, Israelgo gobernuak "etsaien lurralde" izendatu zuen Gazako zerrenda eta blokeoaren erregimena baimendu zuen. Israelek
inposatutako blokeoa Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzen ez duen zigor kolektiboa da.
2008az geroztik Gazako zerrenda setiatu eta suntsitu dute hainbat operazio militarrek, milaka biktima eragin dituzte eta 12.000 palestinar baino gehiago beren etxea uztera behartu dituzte.
Okupatutako lurralde palestinarra gaur egun
65 urte baino gehiago igaro dira arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo gerratik. 720.000 palestinarrek beren etxeak utzi behar izan zituzten gerra horretan eta, gaur egun, bost milioi baino gehiago dira etxea utzi behar izan duten eta errefuxiatu bilakatu diren palestinarrak. Ondorioz, okupatutako lurralde palestinarraren etorkizunerako aurreikuspena ez da oso baikorra. Momentu honetan ez dago bake prozesurik edo zuzeneko elkarrizketa prozesurik Israelen eta Palestinar Aginte Nazionalaren artean. Baldintza horietan, ezin da esan gatazka laster konponduko denik; guztiz kontrakoa ematen du. Ondorioz, Palestinako herritarrei eragiten dien krisi humanitarioa larriagotuz joango da, bakearen aldeko negoziazio-mahaira bueltatzeko aukera sine die atzeratzen den bitartean.

    denda

    voluntariado

    Jornada de Comercio Justo, empoderamiento de la mujer y medio ambiente

    El pasado 13 de junio, se llevó a cabo la jornada titulada “El papel del Comercio Justo en el empoderamiento de las mujeres y la sostenibilidad medioambiental”, un evento que buscó destacar la importancia del comercio justo en la promoción de la equidad de género y la protección del medio ambiente organizado por la Red de Comercio Justo de Bizkaia.

    La jornada comenzó con una charla inspiradora de Claudia Montoya, representante de Penca de Sábila en Colombia, quien compartió su experiencia y conocimientos sobre cómo el comercio justo ha sido una herramienta clave para el empoderamiento de las mujeres en su comunidad, así como la gestión de las fincas cafetaleras combinando productividad económica y biodiversidad. Montoya subrayó los beneficios directos que el comercio justo aporta a las productoras, permitiéndoles acceder a mejores condiciones laborales y económicas, lo que se traduce en una mayor autonomía y capacidad de decisión.

    Posteriormente, se llevaron a cabo dos talleres simultáneos.

    Un taller de “Crea-actividad”, en el cual las personas participantes tuvieron la oportunidad de expresar su creatividad y aprender sobre la importancia del comercio justo a través de la creación de una pequeña obra simbólica sobre qué es el comercio justo.  Este taller permitió expresar de manera interactiva, creativa y lúdica los principios y beneficios que para ellas tiene el comercio justo combinándolo con su propia emocionalidad.

    Por otro lado, la cata de café de comercio justo, fue la oportunidad de degustar tres variedades de café producido bajo estándares de comercio justo. Esta actividad no solo permitió disfrutar de la calidad y sabor del café, sino también entender el impacto positivo de sus prácticas en las comunidades productoras y el medio ambiente.

    La jornada culminó con una emotiva obra de teatro creada y presentada por el alumnado  de segundo curso del Dantzerti. La representación teatral, bajo la premisa de “teatro de objetos” , logró transmitir un mensaje poderoso y reflexivo, dejandonos con una profunda emoción, siendo la guinda perfecta  para las jornadas.

    La Red de Comercio Justo de Bizkaia, formada por Asociación Adeco, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay, Asociación Kidenda y Setem Hego Haizia, está profundamente contenta con la respuesta y el resultado de esta jornada.

     

    ./include/uploads/nodo/Imagen-de-WhatsApp-2024-06-17-a-las-09.42.29_9137d7c0.jpg

    Naciones Unidas reconoce el Comercio Justo como una acción para el avance de los ODS

    Naciones Unidas en su campaña Actúa Ahora ha incluido el Comercio Justo como una de las acciones que favorece el avance de los Objetivos de Desarrollo Sostenible. Esta iniciativa se ha lanzado con motivo de la Cumbre del Futuro, que se celebrará del 20 al 23 de septiembre en Nueva York.

    Nazio Batuen Erakundeak, Eragiozu kanpainan, Bidezko Merkataritza sartu du Garapen Jasangarriko Helburuen aurrerapena bultzatzen duen ekintzetako bat bezala. Ekimen hau irailaren 20tik 23ra New Yorken egingo den Etorkizunaren Gailurra dela eta abiarazi da.


    Kanpainaren bidez, herritarrak GJHen alde egitera bultzatu nahi ditu Nazio Batuek. Horretarako, 4 kausa handiren inguruan pertsonek gara ditzaketen ekintzen proposamenak biltzen ditu:

    Ingurumen osasuntsua
    Gizarte justua
    Mundu baketsua
    Ekonomia hobea. Azken horren barruan sartzen da bidezko merkataritza, herritarrek gara dezaketen ekintzetako bat den aldetik.
    Gainera, kanpainak ahotsa altxatzera animatzen du, munduko aldaketarekiko, garapen iraunkorrarekiko eta bakearekiko konpromiso pertsonala erakusteko. Dirua zertan erabili aukeratuz ahotsa altxatzera bideratutako ekimenen artean, Bidezko Merkataritza ere sartzen da.

    Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundea eta sektoreko beste erakunde batzuk aspaldidanik ari gara erakusten eta aldarrikatzen mugimendu horrek Garapen Iraunkorreko Helburuetan aurrera egiten lagundu duela.

     

     

     

    Con la campaña, Naciones Unidas pretende motivar a la ciudadanía a actuar en favor de los ODS. Para ello recopila propuestas de acciones que pueden desarrollar las personas en torno a 4 grandes causas:

    • Un medio ambiente sano
    • Una sociedad justa
    • Un mundo pacífico
    • Una mejor economía. En esta última se incluye el Comercio Justo como una de las acciones que puede desarrollar la ciudadanía.

    Además, la campaña anima a alzar la voz para mostrar el compromiso personal con el cambio mundial, el desarrollo sostenible y la paz. Entre las iniciativas dirigidas a alzar la voz eligiendo en qué emplear el dinero, también se incluye el Comercio Justo.

    La Coordinadora Estatal de Comercio Justo y otras organizaciones del sector venimos demostrando y reivindicando desde hace años la contribución de este movimiento al avance de los Objetivos de Desarrollo Sostenible.

    -------

     

     

    ./include/uploads/nodo/descarga.png
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org