KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

  • Baliabideak
  • Bilatu
  • Denak ikusi

dokumentazio eta heziketa

Koadernoa Kakaoari buruzko monografikoa

Produktu bat dendara iristen denean, amnesia-moduko bat izaten du, haraino eraman duen bideaz oroitzea galarazten diona. Kontsumitzaileok prozesu luze eta konplexu baten azken emaitza baino ez dugu ikusten; prozesu hori ezkutuan gordetzen da, eta, gehiegitan, gehiegikeriaz, bidegabekeriez eta desorekaz josita egoten da, pertsonei dagokienez zein ingurumenari dagokionez. Salgaiaren fetitxizazio hori ez da, inola ere, prozesu berria, baina are nabarmenago egiten da kontsumitzen diren tokitik oso urruti landuriko produktuak direnean, gure erosketa-saskiraino heldu arte milaka kilometro egin behar dituztenean eta etapa eta esku askotatik igaro behar dutenean.

Bidezko merkataritza ez da mugatzen giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituzten irizpide batzuen arabera landutako produktuak banatzera; horrez gain, bada mugimendu zabal bat, duela hainbat hamarkadatatik hona nazioarteko merkataritza zuzentzen dituzten lege bidegabeak aldatzeko eta herritarren artean kontsumo kritikoa eta arduratsua sustatzeko lan egiten duena. Hala, bada, erosten dugunaren alde ezkutuari begiratzea da kontsumitzaile gisa eman ahal eta behar dugun lehen pausoa, merkataritza, ekonomia eta mundu bidezkoagoak sortzen laguntzearren.

Txokolate-tableta bat erostea edo katilu bete kakao-esne bero hartzea prozesu komertzial luze baten ondorio da. Etapak zein diren eta zer ezkutatzen duten ulertzeak, kontsumitzen dugunari informazio gehiago eta hobea duten bestelako begi batzuekin begiratzea ez ezik, aukera arduratsuago eta bidezkoagoen alde jartzeko bidea ere emango digu. Koaderno honek gure postre, askari eta gosarietan egoten den txokolatearen jatorrira itzultzeko ibilbide labur bat eskaintzen du. Kakao-aleek azken merkaturaino heldu arte egiten duten bideari eginiko begirada kritiko bat da, ekoizpenean eta banaketan parte hartzen duten eragile eta etapetan arreta jarriz eta haien komertzializazioak aurkezten dizkigun inpaktu eta erronketako batzuk aztertuz.

    denda

    voluntariado

    Tienda online de Kidenda

    Tienda online de productos ecológicos y de comercio justo. Aqui encontrareís un surtido de productos de alimentacion saludable, cosmética natural y...

    ./include/uploads/nodo/tienda-online-ordenador.jpg

    Compra comercio justo en tres clicks

    Encuentra productos productos ecológicos y de comercio justo. Tambien encontrarás cosmetica n...

    ./include/uploads/nodo/cada-gesto-cuenta-2-euskera.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org