Hil honetan, maiatzean, ospatu da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, eta beraz Kidendak parte hartu du antolatutako jardueretan, eta kalera atera da Bizkaiko hainbat lekutan Bidezko Merkataritzako Ekonomi aukera hau ikusarazteko asmoz. Aipatu Eguna ospatzearekin batera, gogoratu dugu 15 urte daramatzagula jadanik Bilbon lanean Bidezko Merkataritzaren alde. Oraingoan ospakizun-topaketa bat egin nahi izan dugu alde osorako, eta bertan ongi gozatu gara Trokoloren teatroaz eta Puro Luegoren kontzertuaz. Nahasi egin da dibertsioa mugimenduaren errebindikazioarekin. Halaber, zorionez izan dugu geure artean Juanjo Martínez, Oxfamgo kide eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Erakundeko (WFTO) Presidentea, eta berak hitz egin digu prezioen errealitateaz eta bidezko merkataritzaz.
Hona hemen aurtengo leloa: Bidezko Merkataritza gara, eta zu?
Bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, bertan agertzen baitira eguneko hainbat ekintza Bizkaiko leku batzuetan.
2019ko maiatzaren 21
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |