Ostiral honetan –martxoak 8– da Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta horren harira geldituko da Kidenda 12:00etatik 14.00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean; beraz, itxita egongo da bezeroentzat tarte horietan zehar.
Bidezko Merkataritzako erakunde garenez gero, Kidendan adierazten dugu genero zuzentasuna lortzeko zera izan behar dugula abiapuntu: hezkuntza, sentsibilizazioa eta ahalduntzea emakumeentzat. Behin eta berriro demostratu da emakumeak eta neskatilak ahalduntzeak daukala efektu biderkatzaile bat eta laguntzen duela hazkunde ekonomikoa eta garapena sustatzen mundu osoan. Emakumeek eurei dagokien lekua betetzen dutenean berdinak direlarik gizartean eta ekonomian, gure mundua bihurtzen da toki hobea.
Bidezko Merkataritzako enpresek genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntze ekonomikoa izan dituzte helburu nagusi; izan ere, uste dute ez dugula inoiz ere lortuko benetako garapen iraunkorrik emakumerik gabe. Geure lanean, bidezko merkataritzaren alde, emakumeei eskaintzen dizkiegu lidergoko aukerak Bidezko Merkataritzako Erakundeen maila guztietan, dela fabrika batean, dela baserri-giroko inguruan, dela herrixka batean, emakumeen taldeetako kide eta lider gisa.
Sapana Gotame 15 urtean aritu da alfonbrako ehule eta Kumbeshwar-ko (Nepal) Eskola Teknikoko hezle, eta zera diosku: «Zoriontsua naiz hemengo lanean. Diskriminazio asko dago Nepalen emakumeen aurka, familian bertan zein handik kanpo. Hezkuntzarik eza da arazo larria».
Rohaini-k (Nepal) hauxe baieztatzen du: «Emakume gisa, zorionezkoa naizela deritzat; izan ere, oso gutxitan dute lanik nire herriko emakumeek lortutako diru-sarrerekin familiari lagundu ahal izateko. Dirua irabazteaz gain, erakundeko jabe ere banaiz beste 230 emakumerekin batera. Pozik nago, aberatsa banintz bezala. Badakit nola dabiltzan araudiak eta zer norabide hartu duen erakundeak. Lehenagok denboren aldean, gauzak aldatu egin dira, nik ikusten dudanez; bereziki, bizi naizen herriko emakumeek aukera daukate joateko nahi duten tokira. Era berean, geuk erabaki dezakegu zer nahi dugun egin irabazten dugun diruarekin» #TradeFairLiveFair #Bidezko Merkataritza feminista
2019ko martzoaren 7
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |