Kafe dastaketa bat aitzaki hartuta hogei bat persona elkartu ginen bidezko merkataritzaren inguruan solasaldia izateko. Batetik, bidezko merkataritzaren printzipio eta baloreak gogora ekartzeko eta bestetik, gaur egungo nazioarteko merkataritza sistemak sortzen dituen desberdintasunak aztertzeko.
Oraingoan Kidendak urte berriari gogotsu heldu dio. Izan ere, urtarrilak 8 Alternativa 3ko kide den María Fernándezen bisita izan genuen, eta kafe dastaketa tailerra dinamizatzeaz gain, produktu honen istorio, bitxikeri eta propietateak kontatu zizkigun.
Deialdia Arrupe etxean dagoen “Munduko txokotik” heldu zen. Alboanek eta Fundación Ellacuriak bultzatutako formakuntza gunea da “Munduko txokoa”. Tailerrera Kidendako boluntarioak direnak eta ez direnak gerturatu ziren, gure artean oso ohikoa den produktu hau sakonago ezagutzeko asmoz.
Kafea dastatzerakoan, tailerrean izandako aurkikuntzen artean, bere berezitazunei erreparatzen, ohiana nahiz kakao sailak gogora ekartzen dizkiguten ñabardurak ezagutzea da.
Era berean Mariak, berak bisitatutako komunitateetan bidezko merkataritzak (galdetutako familien arabera), 3 esparru garrantzitsutan eragina izan duela esan zigun. Batetik familia arloan: etxeko egonkortasunean, seme-alaben hezkuntzaren hobekuntzan eta etxeko ekonomiaren diru-iturriak zabaltzen. Bestetik, komunitate mailan, batez ere emakumeen partaidetza eta jabekuntzan. Azkenik, eragin kulturala: hegoaldeko ekoizle eta eskuarki europearra den inportatzailearen arteko harreman estuak ematen duen elkarrekiko etengabeko ikaskuntzan.
Hala ere, bidezko merkataritza kafearen negozioaren zati txiki bat besterik ez da eta horregatik, asko dira ohiko nazioarteko merkataritzak ezartzen dituen baldintzekin lan egiten jarraitzen duten ekoizleak. Kasu honetan, kafea ez da gure kezka. Aukeren eskasia, sistemak sortzen duen bidegabekeri soziala eta pertsonen arteko desberdintasunak dira gure kezka nagusiak.
2013ko urtarrilaren 29
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |