Aurten datorren larunbatean, 2019ko maiatzaren 11n, ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, eta hori dela kausa gogoan izan nahi ditugu mundu osoko milioika lagun, guk kontsumitzen ditugun produktuen ostean daudenak hain zuzen; izan ere, eurek josten dute gure arropa, hazten dituzte gure janariak, fabrikatzen dituzte gure mugikorrak.
Halaber, gogoratu gura ditugu gizarte, ekonomi eta lan eskubideak sistematikoki bortxatuta ikusten dituzten pertsona horiek guztiak. Sistemak kondenatzen ditu pertsonok pobrezian eta desberdintasunik sakonenean bizitzera, eta zuzenean sufritzen dituzte klima-aldaketaren efektuak, haien erantzule izan gabe.
Baina oroitu ere egin nahi dugu posiblea dela beste mundu bat, eta horretan merkataritza eta ekonomia lagunen zerbitzura egongo dira. Hori ongi demostratu dezakegu Bidezko Merkataritza Bilbon sortu zeneko 15. urteurrena ospatuz. Horren harira antolatu ditugu honako ekintza hauek:
BUILDING BAR. URKIJO ZUMARDIA, 73
GURE AMETZAK. EGAÑA, 11
ATTICO 14. MAZARREDO ZUMARDIA, 14
BAR LABEL. AVILA, 1
CAFÉ SIRIMIRI BAR. COLON DE LARREATEGUI, 11
MESON LAS BOVEDAS. EGAÑA, 7
Ekintzotan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita Bizkai lurraldean egingo diren beste batzuetan ere, gure konpromisoa argi adierazteko ekonomia solidarioarekin eta bidezko merkataritzarekin batera.
2019ko maiatzaren 7
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |