Abenduaren 5ean Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Kidendatik horixe aprobetxatu nahi dugu boluntarioek proiektu honi egindako ekarpen handia eskertzeko. Pandemia eta urruntze egoera honetan, inoiz baino gertuago sentitu zaituztegu.
Aurten gauzak ez dira batere errazak inorentzat, COVID-19aren pandemiagatik eta haren ondorioengatik, eta are zailagoak pertsonarik ahulenentzat testuinguru horretan; gurekin batera lanean diharduten ekoizpen-komunitateei eragiten die euren osasunean, baina baita jarduera ekonomikoan ere, eta boluntariotza mugatuta dago bere ekintzan.
Gaur, inoiz baino gehiago, aitortu eta ikusarazi nahi ditugu Kidendako boluntario bakoitzaren ekarpena eta konpromisoa. Batzuek aurrerapauso bat eman dute eta, segurtasun neurriak betez, jarduerari ekin diote, beste batzuk berrasmatu egin dira eta Kidendaren misioa babesten jarraitu dute, beste jarduera batzuk gauzatuz, beste batzuk geratu egin dira beren burua zaindu eta beste lagunak zaintzeko, baina Kidendaren iruzkin bat erretwitteatu dute, informazioa partekatu dute Facebooken, dei egin dute dena nola doan jakiteko, eta bizitza-aukeraren alde jarraitu dute, planetaz eta bertan bizi diren pertsonez kezkatuz, gainera irakasle batzuek ahaleginak egin dituzte ikasturte honetan ikasleak bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua zer diren jakin gabe geratu ez daitezen…
Kidenda ez litzateke posible izango eskainitako denboraren doakotasunik gabe, egiten jakin gabe eta aurrerantz jarraitzeko behar duzuen ekimen eta motibaziorik gabe. Mundu justuago baten alde duzuen konpromiso sendoagatik, mundu globala ahaztu gabe zeuen inguruan gauzatzen duzuen ekintzagatik: Mila esker bihotz-bihotzez!
Topaketan eta bizi-eredu iraunkor zein bidezkoago bat elkarrekin eraikitzen jarraituko dugu, arazo eta ahuleziak gorabehera, elkarrekin indartsuagoak gara eta.
Boluntarioen egun zoriontsua!
Hori dela eta, Caritasen Konfederazioak zure parte-hartzea aitortzeko ekitaldi bat antolatu du. Leloa "Tira zure eskua eta bildu zaitez" da. Gaur ostirala, abenduak 4, arratsaldeko 18: 00etan izango da eta Enrique Marco trebatzaile eta coach-ak eta Migueli abeslariak dinamizatuko dute.
Jarraian, YouTubeko esteka adierazten dizuegu, ekitaldia jarraitu ahal izateko: https://youtu.be/TrdzITDvsqY
2020ko azaroaren 29
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |