KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna

Hil honen 17an ospatzen da Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna, honako lelo honekin: POBREZIA: GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO ARAZOA POBREZIA DESAGERRARAZTEKO MODUKO DBE SISTEMA BEHAR DUGU.

 

Aurreko urtean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Aldarrikapenaren 70. urteurrena ospatu genuen. 2019an, pentsatzen dugu oraindik BEHARREZKOA DELA milioika pertsona direla giza eskubideen urraketa askoren biktima direla pobrezia egoeran egoteagatik.

Pobrezia desagerrarazi eta giza eskubideak errespetatzeko, erakunde publikoek konpromiso argi bat hartu behar dute; kontua ez da soilik urtean egun batez gogoan hartzea; borondate politikoa eta beharrezko baliabideak jarri behar dira martxan, planeta osoan giza eskubideak errespetatu ditzagun.Baina halaber oinarrizkoa da herritarron jokaera, eta mugitu beharra daukagu eskubideak urratzea salatzeko eta borroka egiteko sistema zuzen baten alde, bizitza duina bermatze aldera lagun guztientzat.    

 

Bidezko Merkataritza da sistema ekonomiko eta komertzial alternatibo bat, eta hain zuzen borrokatzen da ahultasun bereziko egoeran dauden ekoizle txikien eskubideen alde. Bidezko Merkataritzak aldarrikatzea du helburu, lan- eta ingurumen-eskubideen, berdintasunaren eta bizitza oro har zaintzearen alde.

Datorren urriaren 17an Kidendak bat egingo du mobilizazioko jarduerekin, eta Bidezko Merkataritzako lagun guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera ekintzetan.

Bi nabarmentzen ditugu:

 

Manifestazioa Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Egunerako

Moyua Plazan, Bilbon

11:30ean

 

Finantza etikoen gizarte eragina

Greenforest Foods Kooperatiba (Kenia)

Anesvaden Egoitza Bilbon. Concha Jenerala, 28 – 1. Sarrera Egaña kaletik.

19:00etan.

 

2019ko urriaren 15

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org