KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Kidendak bere auditoretza soziala argitaratu du

Gaur egun, murgilduta gauden gizarte neoliberalak ez du ulertzen etika eta gizarte aldetik gutxi duten balioetan oinarritutako ekonomia eta errentagarritasuna besterik, etekin ekonomikoari balio eta estatus askoz handiagoa emanez beste edozein gizarte, kultura eta giza kontsiderazio baino.

Baina, nork dio erantzukizuna eta errentagarritasuna ezin joan daitezkeela? Eta zergatik, errentagarritasuna hizpide dugunean, bururatzen zaigu bakarrik errentagarritasun ekonomikoa? Enpresa eta ekonomia ulertu eta egiteko beste modu batzuk sortzen ari dira, eta pixkanaka bidea irekitzen dihardute planeta osoan, gauza komun batekin: ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea, eta horrela horixe da gizartea eraldatzeko tresna indartsua.

Zelan neurtu Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeei lotua dagoen errentagarritasun sozial hori? Guk Auditoretza Sozialeko prozesuaren bidez egitea dugu helburu.

 

Balantze/Auditoretza Sozialak tresna dira kontuak emateko eta gizartean, ingurumenean eta gobernu onean dagoen eragina neurtzeko. Hori egiten duten erakundeek emaitzak erabil ditzakete barne-hobekuntzarako, eta, aldi berean, Ekonomia Solidarioaren eta Merkatu Sozialaren estandar etikoen datu erantsiak lortu daitezke.

Balantze eta Auditoretza Sozialek sistematikoki, objektiboki eta aldizka ebaluatzen dituzte Ekonomia Sozial eta Solidarioaren sei printzipioak: irabazi-politika, demokrazia eta ekitatea, ingurumen-iraunkortasuna, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta lanaren kalitatea.

Balantze/Auditoretza Sozialak tresna pentsatuak dira Ekonomia Sozial eta Solidarioaren enpresa eta erakundeentzat, eta honako xede hauetarako balio dute:

  • Administrazioek eta herritarrek Ekonomia Sozial eta Solidarioaren erakundetzat hartu gaitzaten.
  • Merkatu sozialaren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren sareen partaide izan ahal gaitezen.
  • Geure burua ebaluatu eta lan egin ahal izan dezagun gure barne-funtzionamendua eten gabe hobetzeko asmoz.
  • Geure balioak elkarteari hobeki komunikatu diezazkiogun.

Kidendak berritu egin du Auditoretza Soziala 2020an, eta gardentasunaren harira argitaratzen ditugu emaitzak.

 

2020ko irailaren 25

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org