Lagunok,
Larunbata honetan Leioako Bolevard-ean itxaroten zaituztegu, 11:00etatik 20:00etara arte, Leioako Ekonomia Solidarioaren Azokan. Azoka Leioako Udalak antolatzen du, REAS Euskadiren laguntzaz eta auzotar talde batek proposatua, bere herriaren garapenean parte-hartzeko ilusioarekin eta Leioako garapen-ereduari buruz hausnartzeko gogoz, bere herriaren landatar balioa babesteko asmoz. Horrez gain, azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea eta Merkatu Soziala hiritarrei hurbiltzea da.
Azokan Euskal Herriko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia solidarioko eta ingururen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, ostalaritza, birziklapena, gizarte esku-hartzea, etab. Gainera haurrentzako ekintzak burutuko dituen Txikigune bat edukiko dugu eta tokiko produktu ekologikoak dituen txosna bat ere.
Ekimen honen bitartez, Leioako herritarrei, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi diegu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!
201eko martzoaren 11
Descargate nuestro nuevo folleto
Deskargatu gure liburuxka berria
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |