KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

"MCCH"-ren (MakitaCushunchic) Norma Ilesabel Mora Kidendan

Aurreko azaroan, “MCCH”-ren (MakitaCushunchic) Norma Ilesabel Mora eskualdeko koordinatzailearekin egoteko aukera  zoragarria izan genuen.

“MCCH” 28 urte lanean ari da. Kito Hegoaldeko emakume eta gazteekin lanean hasi zen Kosta eta Mendilerroaren artean produktuen trukea eginez. Pixkanaka-pixkanaka ekoizle komunitateak gehituz joan ziren, gaur egun Kooperatiban sartuta dauden 300.000 familia izatera pasatuz. Kidendaren hornitzailea izan da gure proiektuaren hasieratik.

Kooperatiba  hektarea 1 baino gutxiagoko ekoizle txikiez osaturik dago saltzeko, beste komunitate batzuekin lotzen dira nazional mailan produkzio maila altua lortu ahal izateko. Denon arteko lan bat da, kooperatiban ekoiztu eta esportatzerakoan soldata duin bat jasotzen dute.

“MCCH”ak hiru ildotan lan egiten du, zerealak, kakaoa eta turismoa, komunitateen bizi- baldintzak hobetzearen asmoz.  

Produkzioa era honetan banatzen da: kontsumo propioa, lehenengoa familiaren elikadura segurantza izanez, gero animalien babesa, eta beste guztia salmentarako. Beste benefizioa osasuna, ingurumena, infraestrukturen hobekuntzarako, hau da, gu enpresariak ez gara, guk bilatzen duguna komunitateen bizi-baldintzak hobetzea da, ez dirua, ezta aberastea ere.

Bidezko Merkataritzaren  produkzioaren beste  ondorio  oso positibo bat emakumearen auto-estimaren hobekuntza da. Lan bat edukitzerakoan, bere komunitatean emakumeak erabakitzearen boterea lortzen du, enpoderatu eta bertako gobernuetan eragina izaten du, bere eskubideetan hobekuntzak lortuz eta migrazioa gutxituz. Beste abantaila bat biolentziaren jaitsiera da, emakumearen kontrakoa batez ere. Ekuadorren, 10etatik 6 genero indarkeriaren biktima dira, baina lan handia egiten ari da biolentzia erauzteko eta emakumeek salatu dezaten eta errespetua jasotzeko era berean.

“MCCH”-aren bitartez, Europako Bidezko Merkataritzaren ekoizleak eta erakundeak, bitartekariak saihestuz erlazionatzen dira. Honek ekoizleak produzitzen jarraitzearen desmotibaziorik ez izatea saihesten du, irabazien maila handituz eta bere bizi-baldintzak hobetuz.  Berak esaten zigun bezala: “Zuek hemen, Quinua, Panela, Kakao kontsumitzen baduzue hobekuntza aurrera eramatera laguntzen ari zarete, lurralde txirotuetan lan egiten duten  ekoizle horiena”

Normaren bisitaren helburua poblazioan eragina sortaraztea izan zen,  jendeak Bidezko Merkataritzaren produktu gehiago kontsuma ditzaten, hantxe produkzioa hazi dadin. Mezu honekin Euskal Herriko Ikastetxeetan, Parrokietan, Bidezko Merkataritzako erakunde ezberdinetan hitzaldiak eman ditu. Agenda betea izan zuen baina balantzea oso positiboa izan da.  Berak esan zigun “Ekuadorren esaten digute espainiarrak zapaltzaileak direla, konkistatu gintuzten eta birrindu gintuztela, baina nire bisitarekin egiaztatu dut hemen ere pertsona solidarioak daudela inguruko pertsonengan eta urrunago jendeengan ardura daukatenek”

2014ko urtarrilaren 13

    denda

    voluntariado

    Vídeo: Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin

    Lanzamiento del nuevo vídeo de comercio justo.
     
    "Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin"
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI
     
    ¿Sabías que muchos productos que consumimos habitualmente esconden múltiples formas de explotación laboral y medioambiental? ¿Es posible consumir café, chocolate, ropa y otros productos cotidianos respetando los derechos de sus trabajadores/as y, además, cuidando el medio ambiente? El mercado del café genera cada año 200.000 millones de dólares al año. Sin embargo, la mayoría de los caficultores/as viven en la pobreza. Si compras una camiseta por 29 euros ¿cuánto crees que reciben quiénes la han cosido? Hay alternativas.
     
    Hilabete falta zaigu Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Eta motorrak berotzen ari gara. Gaur bideoa estreinatuko dugu 3 minutuko bideo honekin zabaltzen laguntzen diguzue?
    Bazenekien kontsumitzen ditugun produktu askok lan- eta ingurumen-esplotazio mota ugari ezkutatzen dituztela? Kafea, txokolatea, arropa eta eguneroko beste produktu batzuk kontsumitu al daitezke langileen eskubideak errespetatuz eta, gainera, ingurumena zainduz? Kafearen merkatuak 200.000 milioi dolar sortzen ditu urtero. Hala ere, kenkari gehienak pobrezian bizi dira. 29 euroren truke kamiseta bat erosten baduzu, zenbat jasotzen dute, zure ustez, kamiseta hori josi dutenek?
    Alternatibak daude.
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI

     

    ./include/uploads/nodo/titular-video-comercio-justo.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org