KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Hurrengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna burutuko da. Aurten kanpainak eta gaiak “Ona ekoizten duenarentzat, ona kontsumitzen duenarentzat, ona mundua aldatzeko“-ren inguruan dihardute. Jazoera hau ospatzeko, Bilboko Areatzako aterpeetan karpa bat kokatuko da, goizeko 11etatik arratsalde 21ak arte publikora irekita egongo dena; jakingura duten pertsona guztientzat, bidezko kafetxo bat hartu nahi dutenentzat eta baita gauko jaia ondo hasteko bidezko mojitoak daztatu nahi dutenentzat ere.

Egunean zehar, bestelako jarduera ugari eta anitzakegongo dira, besteak beste, bidezko merkataritzako produktuen salmenta, haurrentzako lantegiak, gurpil gaineko ekintza aldarrikatzailea, postre-lehiaketa eta musika emanaldiak.

Beraz, Bidezko Merkataritzaren sarea osatzen dugun eta ekitaldi hau antolatzen dugun erakundeok eguna ospatzen eta ekintzetan parte hartzen gonbidatzen zaituztegu. Itzatzita kanpainaren gaia ekitaldiaren programa pasatzen dizuegu zabaldu dezazuten.

Eskerrik asko!

Antolatzaileak: Mercadeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Copade, Educo, Fundación Vicente Ferrer, Emaús Fundación Social, Adsis-Equimercado, Setem Hego Haizea.
 

2014ko apirilaren 29

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org