KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Argazki erakusketa Basaurin, Arizko Dorretxean

“Emakume baserritarra lurrekoa; de la tierra la mujer campesina” Kidendak bultzatu duen argazki erakusketa da. Emakumearen errealitatearen alde bat erakutsi nahi du, landa-bizitzarena hain zuzen, elkarrengandik hain desberdinak diren Euskal Herria eta Ecuadorren.

Lurrarena iparraldean, lurrarena hegoaldean; emakume baserritarra hegoaldean, emakume baserritarra iparraldean. Emakume baserritarrak lana eramaten du eta bizitza, lana bizitza da eta bizitza ematen du. Bizitzarako baloreak, egunerokoan gurekin ditugunak: maitasuna, adiskidetasuna, laguntasuna, irmotasuna, justizia… pertsonen arteko berdintasun maila erakusten duten ezaugarriak, erabat desberdina den mundu batean.

Argazki erakusketa hau 2011ko abenduan estreinatu zen Basurtuko Barrutiko Udaltegian Bilbon. Ordutik, Abandoko San Bizente Martiria Eleizan (Bilbo), eta Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan ikusi eta gozatu ahal izan dugu.

Irailaren 3tik aurrera Basaurin, Arizko dorretxean, ikusi ahal izango duzue eta urrian, berriz, Gernikan.

Horrezgain, abenduan Barakaldon ere erakusketa antolatzeko asmoa dago.

2013ko irailaren 17

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org