Aurreko urriaren 2an gure “Viuda de Epalza”-ko dendan kakao dastatze bat antolatzeko aukera izan genuen. “Alternativa 3” kooperatiboko María Fernández gurekin batera egon zen, bere erakundeko eta kakaoaren ekoizpen eta bilakaera prozesuaren alderdi orokor batzuk azaldu ondoren, erarik hoberenean erakutsi zigun, hau da, kakaoaren aldaera ezberdinak dastatuz: kreolera jatorrizkoa dena eta kalitate handienetakoa, erbestetarra amerikar kontinentearen jatorrizko laborearen afrikar lurraldeetara lekualdatzeari eta lursail berrira egokitzapenari dagokiona, eta aurrekoen nahasketaren ondorioz agertutako aldaera hibridoak.
Fruituak gordinik zein landutako produktu batzuk dastatzen genituen bitartean(txokolate eta kakao ezberdinak) produktuen bilgarrian agertzen den informazioa ulertzen ere ikasi genuen eta komertzializatzen diren kasu gehienetan, ez dituzte kakaoaren ekoizleak identifikatzen eta dauzkaten osagaiei eta dauzkaten kakao kantitateari buruz gutxi edo argi ez dute informazioa ematen.
Azken finean, orain dela gutxi lurrean bertan ekoizle batzuk bisitatzen egon den norbaitengandik informazio hau jasotzeko elkarrekin pribilegioaz gozatzeko aukera izan genuen hurbildu ginen pertsona guztiek.
Kontsumitzen dugun produktua hobeto baloratzeko informazioa jaso dugu, “hegoaldean” ekoizle txikiek aurre egin behar dieten zailtasunei hausnarketak bildu ditugu eta era berean, “iparreko” kontsumitzaile desinformatuek aurre egin behar dietenak baita.
2013ko urriaren 18
Descargate nuestro nuevo folleto
Deskargatu gure liburuxka berria
944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 |