KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

TTIP Sario edo Ziria

Aurten Estatu Batuetako Europaren arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Trasatlantikoaren (TTIP) ardatz tematikoa hartuta, eta "TTIP Sario edo Ziria" lelopean, Euskadiko zenbait gizarte mugimendu eta plataformak, itun honek eragiten dituen ondorio ekologikoak, sozialak, zein ekonomikoak salatuko ditu ondoren atxikitzen den programaren bitartez.

Anima zaitez eta parte hartu!

 

 

MANIFESTUA

TTIP: SARIA EDO ZIRIA

Aurten ere urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hainbat kolektibo sozial elkartuko gara
egun hori salaketa eta aldarrikapenerako jardunaldi bihurtzeko.
Espainiako Estatuan 13 milioi lagun bizi dira pobrezia edo bazterkeria arriskuan. Espainia EBko bigarren
herrialdea da haurren pobrezian, 2012etatik 2013ra aberatsen kopurua %13 hazi den bitartean.
Desberdintasunaren hazkunde deskontrolatu horrek kalte egiten dio pobreziaren aurkako borrokari, eta gero
eta pertsona gehiago emigratu beharrean aurkitzen dira. Gaur egun, 9 lagunetik 1ek ez du behar adina
elikagairik eta 1000 milioi baino gehiago 1,25 dolar baino gutxiagorekin egunean bizi dira. Biztanleriaren %1
aberatsenak metatutako aberastasuna hazi egin da %44tik (2009an) %48ra (2014an).
Gaur egungo eztabaida handiek, esaterako EBren eta AEBen arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun
Transatlantikoak (TTIP), inpaktu lokala dute baina isla globala. Proposamen horrek, 2015aren amaieran
onartzea espero denak, araudi marko berri bat mahaigaineratzen du bi eskualdeen arteko merkataritza eta
inbertsio harremanak arautzeko, helburu honekin: planetako merkatu handiena sortzea. Baina TTIP ez da
bakarrik merkataritza arloko akordio bat. Itun berri bat da, nazioz gaindiko enpresa handien interesei baino
lagunduko ez diena, produktore txiki, kontsumitzaile, merkatari eta oro har hiritarren kaltetan. Baditu bere
baitan hainbat ekimen ekologia, gizarte, lan eta ekonomia arloetan, inpaktu oso negatiboa izango dutenak
eta defizit demokratiko handia ekarriko dutenak.
Nazio Batuek oraintsu sinatu dituzte Garapen Sostengarriko Helburu Berriak (horien barruan garapenerako
tresna bezala onartu direlarik ingurumen arloko helburuak eta gizarte bakezaleak, hots, hobeto gobernatuak
eta inklusiboagoak). Hori dela eta, orain inoiz baino gehiago geldiarazi behar ditugu TTIP bezalako akordioak,
maila globaleko politika koherenteak martxan jartzeko.
Pobrezia 0 Kanpainaren hamargarren urteurrenean, kezkatuta gaude TTIP bezalako akordioek izan ditzaketen
zorigaiztoko ondorioekin: pobrezia, desberdintasun eta giza eskubideen urraketa gehiago. Politika publikoek
osoki bermatu behar dituzte giza eskubideak, batez ere hiru arazo hauei aurre eginaz: pobrezia,
desberdintasuna eta sostengarritasun eza. Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da,
exijitzen baitugu munduko pertsona guztientzako giza eskubideak bete daitezela. Belaunaldi arteko
elkartasun kontu bat da eta ezin du arriskuan jarri etorkizuneko belaunaldien garapena.
Testuinguru horretan gizarte zibilak oso paper garrantzitsua jokatzen du eta, beraz, kudeaketa publikoan
gizarteak aktiboki parte hartuko duela bermatu egin behar da. Baina, hain zuzen, TTIP bezalako itunak
horrexen aurka daude, bere armadura juridikoak demokrazia eta herrien subiranotasuna mugatzen baitu.
Gainera, negozio prozesu osoa sekretupean daramate, iluntasunez, legebiltzarren eta hiritarren kontrolpetik
kanpo, Zuzenbide Eskubidearen oinarrizko printzipioak hautsiz.
Pobrezia eta desberdintasunak ez dira ez justifikagarriak ez ezinbestekoak: horiek desagerrarazteko
borondate politikoa eta hiritarra behar da. Hiritar guztiek bat egin dezakete bi elementu horiek ezabatzeko
aldarriarekin, dela salaketen bitartez, dela mobilizazioetan parte hartuz, edo eguneroko bizitzako hautu eta
jarreren bitartez.
Horregatik, urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hauxe eskatzen dugu:
- Joko arau asko goitik behera aldatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial berri bat. Eredu alternatibo
bat, hazkunde, kontsumo eta lehiakortasunaren mitoetatik ihes egiten lagunduko diguna. Gizarte eta
ingurumen arloetan sostengarria izango den sistema bat, zoriona eta ongizatea lortzeko balioko
diguna. Hitz batez, bizitza eredu berri batzuetarantz aurrera egin nahi dugu, eredu berri horien bidez
aberastasuna berdintasunez banatzeko, ingurumena errespetatzeko, genero ekitatea sustatzeko eta
bizitza duina lortzeko pertsona guztientzat.
- Estatuek ahalik eta baliabide gehien bideratu ditzatela, horren bidez bermatzeko osoki beteko direla
giza eskubideak eta eskubide sozial eta kulturalak, baita murrizketa sasoietan ere.
- Sektore pribatuak pertsona guztien Giza Eskubideekiko errespetuaren arabera lan egin dezala, legeak
eta araudi nazionalak betetzeaz harago.
- Merkatuen erregulazio ezaren neurrigabeko aurrerapena geldiaraztea, horrek munduan izan ditzakeen
ondorioak saihesteko: desberdintasun eta pobrezia gehiago.
- Estatuek konpromisoak har ditzatela politika fiskalak eta giza eskubideen betepena elkarrekin lotzeko,
hau da, diru-sarrera gehiago bideratzeko politika publikoetara, kudeaketa garden eta parte-hartzaile
batekin.

201eko urriaren 9

    denda

    voluntariado

    Vídeo: Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin

    Lanzamiento del nuevo vídeo de comercio justo.
     
    "Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin"
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI
     
    ¿Sabías que muchos productos que consumimos habitualmente esconden múltiples formas de explotación laboral y medioambiental? ¿Es posible consumir café, chocolate, ropa y otros productos cotidianos respetando los derechos de sus trabajadores/as y, además, cuidando el medio ambiente? El mercado del café genera cada año 200.000 millones de dólares al año. Sin embargo, la mayoría de los caficultores/as viven en la pobreza. Si compras una camiseta por 29 euros ¿cuánto crees que reciben quiénes la han cosido? Hay alternativas.
     
    Hilabete falta zaigu Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Eta motorrak berotzen ari gara. Gaur bideoa estreinatuko dugu 3 minutuko bideo honekin zabaltzen laguntzen diguzue?
    Bazenekien kontsumitzen ditugun produktu askok lan- eta ingurumen-esplotazio mota ugari ezkutatzen dituztela? Kafea, txokolatea, arropa eta eguneroko beste produktu batzuk kontsumitu al daitezke langileen eskubideak errespetatuz eta, gainera, ingurumena zainduz? Kafearen merkatuak 200.000 milioi dolar sortzen ditu urtero. Hala ere, kenkari gehienak pobrezian bizi dira. 29 euroren truke kamiseta bat erosten baduzu, zenbat jasotzen dute, zure ustez, kamiseta hori josi dutenek?
    Alternatibak daude.
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI

     

    ./include/uploads/nodo/titular-video-comercio-justo.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org