KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Bizitza istoriodun produktuak

Maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Maria Ferrer, zeregin administratiboak, komertzialak eta hornitzaile ezberdinekin eta elizbarrutiko boluntarioen sare zabala zaintzen duena da. Jardunaldi honek, produktu solidarioen kontsumoak dakartzan "giza- onura" handiak ezagutaraziko duen helburua izan zuen. Mariak, bere enpresa-ikasketak amaitu zituenean, bidezko merkataritzan lan egitea ideia paregabea iruditu zitzaion. Era honetan, bere betebeharra hasi zen, orain dela bi urte, Kidendan. Bere eguneroko lana, gai administratiboarekin hasi zen, baina eguna pasa ahala, berea hornitzaile, laguntzaile, eta bezeroekiko harreman pertsonala dela konturatu zen. Orain dela gutxi Peru-tik "patata gorri" oso goxo bat ailegatu zaio. Hornitzaileak produktuaren abantaila handien azalpena emanez gain, produzitzen duen kooperatibari laguntza handia ematen ari zaiola azaldu zion . "Kasu honetan, ekoizleak biodibertsitatea eta bere kultura mantentzea saiatzen ari dira" Batzuetan, produkturen arabera, onuradun hiru kooperatiba egon daitezke komunitaterako etekinetan "gizarte priman" inbertitzen dituztelarik. Pertsona batzuk, produktu hauek erosterakoan fidagaitzak dira garestiagoak direla uste dutelako, baina Mariak berehala erreplika egiten die "agian merkeegi ari gara ordaintzen produktu arruntak". Bere baieztapenaren adibide bat jartzen du: "Zapi batek hiru euro kostatzen bazaigu, pentsatu beharko genuke kotoiaren biltzaileari zenbat ordaindu dioten, josi egin duenari, bitartekariei". Bidezko merkataritzaren produktuen alde ona da, ekoizten duten pertsonen izen-abizenak ezagutu ditzakegula eta gainera, "gizarte prima" zertan inbertitzen den jakin genezake. "Honez gain, askoz jota, produkzio katean hiru bitartekari dira bertan parte hartzen dutenak" Krisialdi ekonomikoak dendaren salmenta kopuruan ez du zuzeneko eraginik izan. Hala ere, Arrupe Etxeko denda itxi behar izan dute, eraikuntza baten barruko kokapena ez zelako "egokiena". Alabaina, "Viuda de Epalza" kalekoa ondo doa, "ondo doa, bezero leialei esker". Pertsona asko daude sinesten dutenak produktu hauek erostea beste gizarte baten apustua egitea dela pentsatzen dutenak. "Produktuen zesta asko prestatzen ditugu opari, ezkontza eta Gabonetarako" Boluntarioen sarea funtsezkoa da bidezko merkataritzaren ontasunen alde apustua egiteko. Parrokia, hezkuntza zentroak, eta Bizkaiko beste taldeen artean 120 dira, salmentarako postuak eta sentsibilizazio kanpainak egiten dituztenak. Mariak laguntzaile guzti hauek egiten duten lana goraipatzen du. "Zornotzan 40 pertsonetako talde bat dago arratsaldeetan lokal bat aurrera eramaten dutenak" "Produktu bakoitzaren atzetik bizitzaren historia bat dago. Ezagutzera gonbidatzen zaitugu" Mariak gehituko du.

2014ko ekainaren 4

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org