KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

KIDENDAKO ASANBLADA

Azaroaren 20an, Kidendak, Bidezko Merkataritza aurrera daroan proiektuak, Boluntarioen Batzarra egin eban. Boluntarioek euren eguneroko lanean barik beste gune baten batzea zan helburuen arteko bat, holan ideiak eta esperientziak alkar trukatzeko aukera hobea egoten dalako.
Sentsibilizazino talde barria aurkeztu zan eta honeek aurrera begirako helburuak eta ekintzak azaldu ebezan. Horrez ganera, aldizkako informazino buletina argitaratzeko konpromisoa hartu eben.
Bestalde, urteko datu ekonomikoak aztertzeko tartea zabaldu zan eta Kidendan salduko diran produktu barriak aurkeztu ziran. Betiko moduan produktuak, zalantzak, agiriak zein argibideak eskatzeko Kidendaren webgunera jo daiteke.

2014ko abenduaren 1

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org