KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Bidezko Merkataritzako postreen I Lehiaketan

Bilboko Bidezko Merkataritzako elkarteok, hurrengo 2014ko maiatzaren 10ean, Bilboko Areatzako kaian egingo den bidezko merkataritzako postreen I Lehiaketan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Lehiaketa hau Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan kokatzen da, maiatzaren 10en egingo delarik. Beste batzuen artean, lehiaketa honetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Ekintza hau arratsaldeko 17.00etan hasiko da postreen aurkezpenarekin eta 19,00etan amaituko epaimahaiaren erabakiarekin.

Irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:
Lehenengo saria: bidezko merkataritzako produktu sorta bat
Bigarren saria: bidezko merkataritzako produktuak erosteko 20 euroko bonoa
Hirugarren saria: bidezko merkataritzako produktuak erosteko 10 euroko bonoa

Zuen parte-hartzea eskertuko genizueke; horaretarako, lehiaketaren oinarriak bidaltzen dizkiuegu, maiatzaren 10ean Bilboko Areatzako kaian elkar ikusiko dugulakoan.

Besarkada estua.
Kidenda, Mercadeco, Emaús Gizarte Fundazioa, Adsis-Equimercado, Oxfam Intermón, Educo, Vicente Ferrer Fundazioa, Copade, Setem Hego Haizea, Nazioarteko Elkartasuna

 

2018ko otsailaren 2

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org