KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Otsailak 20: Justizia Sozialaren Eguna

Justizia Sozialaren Eguna dela eta, Bidezko Merkataritzaren mugimendutik aldarrikatu nahi dugu Merkataritza horrek lagundu egiten duela pobrezia asko murrizten bera dagoen elkarteetan. 

 

 

Beste txosten bat Bangladeshen sartu da, bertan aztertzeko Bidezko Merkataritzak zelan borrokatzen duen pobrezia. Azterlan horrek azaltzen du nola laguntzen duten Bidezko Merkataritzaren ekimenek pobrezia murrizten: lanbideak eskuratzen dizkiete hainbat gizon eta emakumeri bizitza duin batean. Zehatzago, BASE deritzan artisau-erakundeak lana ematen die hamar mila emakumeri egoera duinetan.

 

Pobrezia da errealitate zaila, kausa asko dauzka berekin, eta hainbat aurpegi eskaintzen ditu. Horien artean gosea da nabariena, eta haziz joan da azken hiru urteetan. Gaur egun, bederatzi lagunetik bati eragiten dio munduan. Halaber, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 800 milioitik gora lagun bizi dira 1,25 dolar baino gutxiagorekin egunean, eta askok ez daukate janariak lortzeko biderik, ez edateko urik, ez saneamendu egokirik. Bestalde, muturreko pobreziak eragiten die munduko bizilagunen %11ri. Beste aurpegi bat da lan-eskasia. OITek kalkulatzen du munduko langile guztien ia heren bat pobrezian bizi dela. Errealitate hori emakumeek sufritzen dute bereziki. Mundu osoan, horiexek dute Giza Garapeneko Indize apalagoa gizonek baino. Generoko soldata-bretxa %23an kokatzen da mundu osoan. Azkenik, pobrezian bizi diren lagunen %74ek zuzenean sufritzen dituzte lurraren degradazioaren ondorioak. 

 

Txosten hori kontsultatu daiteke honako lotura honetan: 

 

2019ko otsailaren 13

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org