KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

UNIBERTSIDEKO IKASLEAK BESTE EKONOMIA BATEN ALDE

Gaur egun berezia da Begoñako Andra Mari Magisteritza Eskolan (BAM), gaur egungo krisialdiari aurre egiteko egon daitekezan ekonomia alternatiboen barri zabaltzeko asmoz, pastoral arloak mahai ingurua prestau dau ikasleentzat. Horrez ganera, bidezko merkataritzako produktuak saltzeko gunea zabaldu dabe gaurko.

Banka Etikako, FIAREko ordezkari bat, Alfonso López eta Dirurik Gabe elkarteko, Beatriz San Martin izan dira ikasleei azalpen zuzenak emon deutsiezanak. Gaur egungo mundurako baliozkoak izan daitekezan proposamen ekonomiko barrien inguruko datuak emon dabez biak ala biak.

Eskolan ikasleen artean alkartasuna zabaltzeko gizarterako baliogarriak izan daitekezan heziketa proposamen zehatzak garatzen dabilz. Hori dala eta, behin baino gehiagotan antolatzen dabez era honetako topaketak.

2014ko apirilaren 10

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org