KIDENDA

Hasiera

BILBOKO UDALAK BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO BRISTOLGO ADIERAZPENA SINATU DU.

BILBOKO UDALAK BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO BRISTOLGO ADIERAZPENA SINATU DU. ADIERAZPEN HORI GARAPEN JASANGARRIAREN ALDEKO ETA KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO TRESNA DA

  • Adierazpen horrek bidezko merkataritzaren printzipioak nazioarteko merkataritzan aplikatzeko eskaera egiten du, giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituen harreman zuzenen eredua izateko.

Bilboko Udalak adierazpenarekin bat egingo du bidezko merkataritzaren nazioarteko egunean; hots, 2016ko maiatzaren 14an.

(Bilbon, 2016ko maiatzaren 11n).- Gaur goizean Bilboko Gobernu Batzordeak egindako bileran bidezko merkataritzaren aldeko Bristolgo adierazpena onartu du. Bristolgo adierazpen hori garapen jasangarrirako eta klima aldaketaren aurkako tresna da. Juan Mari Aburto alkateak sinatu du adierazpena. Horretan nazioarteko merkataritza zuzenagoa izan beharraz gain, egoerarik ahulenean dauden sektoreetakoen interesak eta eskubideak babestu beharra ere azpimarratzen da. Azken horien artean daude herrialde txirotuetako langileak eta ekoizle-talde txikiak. Horrez gain, adierazpenak klima-aldaketagatiko kezka ere azaltzen du, batez ere, nekazarientzat izan ditzakeen eragin negatiboengatik.  

Bristolgo adierazpenak bidezko merkataritzaren printzipioak nazioarteko merkataritzan aplikatzeko eskaera egiten du, giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituen harreman zuzenen eredua izateko.

Bilboko Udalak adierazpenarekin bat egingo du bidezko merkataritzaren nazioarteko egunean; hots, 2016ko maiatzaren 14an.  

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HIRIA

2012an Bilbo bidezko merkataritzaren aldeko hiri izendatu zuten. Izendapen horrek ziurtatzen du Bilboko administrazioak, enpresek, elkarteek eta dendek herritarrei bidezko merkataritzako produktuak eta horren inguruko sentsibilizazio-kanpainak hurbiltzen dizkietela. Horrela, Bilbo izan zen, Getxorekin batera, izendapen hori lortu zuen lehen hiria eta dagoeneko izendapena duten hemeretzi herrialdetako 1.100etik gorako hiriekin bat egin zuen Bilbok. Horien artean daude Kordoba, Madril, Paris, Londres, Erroma eta Melbourne.

Izendapenak nolabait ontzat eman zuen hiriak zenbait arlotan bidezko merkataritza sustatzeko egiten duen lana. Lan horrek garapen-bidean dauden herrialdeetako ekoizle-taldeen lan-baldintzen, baldintza sozialen eta ingurumen-arlokoen alde egiten du eta berekin dakar Bilboko Udalaren eta sektore pribatuaren konpromisoa, hain zuzen, produktu horiek kontsumitzeko eta kafetegi, jatetxe eta dendetan gai horiek eskaintzeko.

Bidezko merkataritzaren aldeko hiria izateko bost baldintza bete behar dira. Lehenengo baldintza Bilboko Udalaren barruan bidezko merkataritzako produktuak kontsumitzea da; hau da, erosketa publiko etikoa.  Lizitazio eta kontratu txikien kopuru jakin bat eduki behar da gutxienez eta horietan bidezko merkataritzako produktuek egon behar dute. Bilboko Udalak gutxieneko kopurua gainditzen du. Era berean, bidezko merkataritzaren aldeko eta horretako produktuen kontsumoaren aldeko ebazpena hartu beharra ere badago.

Gainerako baldintzak txikizkako sektorearentzat eta jatetxeentzat dira, sektore pribatuaren eta arlo honetan lan eginez esperientzia handia duten Bilboko elkarteen konpromisoari buruzkoak dira, hirian burutzen diren bidezko merkataritzaren aldeko jarduerez ari dira eta gai hau sustatzen duten taldeak egoteari buruzkoak dira. Era berean, bidezko merkataritzaren aldeko hirien nazioarteko programak urteko jarraipena egiten du denboran zehar arlo honetako lanak jarraipena duela ziurtatzeko.

2016ko maiatzaren 12

    denda

    voluntariado

    Detalles de boda y otros acontecimientos especiales de Comercio Justo

    Con los detalles de Comercio Justo puedes sorprender a las personas con las que compartiréis ese día tan especial con un detalle original y que construye un mundo mas equitativo. En Kidenda preparamos todo tipo de detalles para bodas, bautizos, comuniones y otros eventos. También ofrecemos bolsitas o cestas con un delicioso y atractivo contenido para todas las edades.

    Nuestros productos son elaborados por coopersativas de artesanos y artesanas o proyectos de inserción laboral. Junto a ellos podemos ofrecer regalos personalizados pero siempre para grandes cantidades necesitamos saber la cantidad con antelación para poder garantizar el stock. 

    Se puede incluir la preparación del detalle a gusto del cliente cobrando un precio simbólico para cubrir el gasto de los materiales utilizados.  

    Pasad por nuestro punto de venta para ver la amplia gama de productos que os podemos ofrecer. Para saber stock, precios, preparación,… podéis consultar en la tienda, por teléfono o email kidenda@caritasbi.org

    ./include/uploads/nodo/poster-detalles-3.jpg