KIDENDA

Hasiera

Bidezko merkataritza hurbilago, Done Bikendi (Abando)

Igandean, Otsailak 3, goizeko 11etatik aurrera, Done Bikendi Martiriaren Parrokiako Grupo de Apoyo al Tercer Mundo taldeak bere bidezko merkataritza salgunea jarriko du.

Urteetan hilabetero egiten duten ekimen honekin, munduan jende askok bizi duen egoera bidegabearekin sentsibilizatu nahi dute gizartea. Egoera bidegabe hauek, hain zuzen, nazioarteko merkataritzako  arauak sortutakoak dira.

Taldeak Dominikar Errepublikako CONACADO ekoizle koopeeratiba aipatzen dute adibide bezala. Hauek bidezko merkataritzako sarearen bitartez saltzen dute haien kakaoa.  Arrazoi honengatik, kooperatiba honetako kideek diru sarrera gehiago eta egonkorragoak lortu dituzte eta kooperatiban egin beharreko hobekuntzei aurre egin ahal izan diete. Gaur egun, 9500 ekoizle CONACADOren parte dira.

Bidezko merkataritzako produktuak ezagutzera emateko salgunea zabalik egongo da otsailaren 3an, bere ohiko ordutegian, 11etatik 14etara eta betiko lekuan, Bilboko Done Bikendi Martiriaren Parrokiako atarian.

2013ko urtarrilaren 31