KIDENDA

Hasiera

Kafe dastaketa: bidezko merkataritzara hurbilketa bat

Kafe dastaketa bat aitzaki hartuta hogei bat persona elkartu ginen bidezko merkataritzaren inguruan solasaldia izateko. Batetik, bidezko merkataritzaren printzipio eta baloreak gogora ekartzeko eta bestetik, gaur egungo nazioarteko merkataritza sistemak sortzen dituen desberdintasunak aztertzeko.

Oraingoan Kidendak urte berriari gogotsu heldu dio. Izan ere, urtarrilak 8 Alternativa 3ko kide den María Fernándezen bisita izan genuen, eta kafe dastaketa tailerra dinamizatzeaz gain, produktu honen istorio, bitxikeri eta propietateak kontatu zizkigun.

Deialdia Arrupe etxean dagoen “Munduko txokotik” heldu zen. Alboanek eta Fundación Ellacuriak bultzatutako formakuntza gunea da “Munduko txokoa”. Tailerrera Kidendako boluntarioak direnak eta ez direnak gerturatu ziren, gure artean oso ohikoa den produktu hau sakonago ezagutzeko asmoz.

Kafea dastatzerakoan, tailerrean izandako aurkikuntzen artean, bere berezitazunei erreparatzen, ohiana nahiz kakao sailak gogora ekartzen dizkiguten ñabardurak ezagutzea da.

Era berean Mariak, berak bisitatutako komunitateetan bidezko merkataritzak (galdetutako familien arabera), 3 esparru garrantzitsutan eragina izan duela esan zigun. Batetik familia arloan: etxeko egonkortasunean, seme-alaben hezkuntzaren hobekuntzan eta etxeko ekonomiaren diru-iturriak zabaltzen. Bestetik, komunitate mailan, batez ere emakumeen partaidetza eta jabekuntzan. Azkenik, eragin kulturala: hegoaldeko ekoizle eta eskuarki europearra den inportatzailearen arteko harreman estuak ematen duen elkarrekiko etengabeko ikaskuntzan.

Hala ere, bidezko merkataritza kafearen negozioaren zati txiki bat besterik ez da eta horregatik, asko dira ohiko nazioarteko merkataritzak ezartzen dituen  baldintzekin lan egiten jarraitzen duten ekoizleak. Kasu honetan, kafea ez da gure kezka. Aukeren eskasia, sistemak sortzen duen bidegabekeri soziala eta pertsonen arteko desberdintasunak dira gure kezka nagusiak.

2013ko urtarrilaren 29

    denda

    voluntariado

    Detalles de boda y otros acontecimientos especiales de Comercio Justo

    Con los detalles de Comercio Justo puedes sorprender a las personas con las que compartiréis ese día tan especial con un detalle original y que construye un mundo mas equitativo. En Kidenda preparamos todo tipo de detalles para bodas, bautizos, comuniones y otros eventos. También ofrecemos bolsitas o cestas con un delicioso y atractivo contenido para todas las edades.

    Nuestros productos son elaborados por coopersativas de artesanos y artesanas o proyectos de inserción laboral. Junto a ellos podemos ofrecer regalos personalizados pero siempre para grandes cantidades necesitamos saber la cantidad con antelación para poder garantizar el stock. 

    Se puede incluir la preparación del detalle a gusto del cliente cobrando un precio simbólico para cubrir el gasto de los materiales utilizados.  

    Pasad por nuestro punto de venta para ver la amplia gama de productos que os podemos ofrecer. Para saber stock, precios, preparación,… podéis consultar en la tienda, por teléfono o email kidenda@caritasbi.org

    ./include/uploads/nodo/poster-detalles-3.jpg