KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

Maiatzaren 9an (larunbata) Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna

Lagun horiek,

Maiatzaren 9an (larunbata) Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugula jakinarazten dizuegu.

Aurtengo kanpainaren leloa honakoa da: "Tiratu haritik: aukeratu bidezko merkataritza".Ekitaldi garrantzitsu hau ospatzeko ;) karpa bat jarriko da loreen azokan,Bilboko Areatzako Kaian, eta jendearentzat zabalik egongo da arratsalde osoan,17:00etatik 21:00etara, kontua zertaz doan jakin nahi duten eta gurekin kafetxo bat eta ospakizun arratsalde-gau on bat hasteko mojito pare bat hartzeko gogoa duten guztientzat.

Egunean zehar, era berean, askotarikojarduerakegingo dira: bidezko merkataritzako produktuen salmenta, txikientzako tailerrak, arropa berrerabiltzeko ekintza bat, mandala erraldoi bat, bidezko merkataritzako produktu-saski baten zozketa nahiz Afrikantaldearen ikuskizuna.

Horrela, bidezko merkataritzaren sareko lankideak garen eta ekitaldia antolatzen dugun erakunde guztiok animatu nahi zaituztegu etortzera, parte hartzera eta egunaz eta jarduerez gozatzera.

Eskerrik asko, eta ikusi arte!

201eko apirilaren 30

    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org