KIDENDA

Hasiera

Kafea: arrakasta baten historia, baina krisi bat ezkutatzen duena" izeneko ikerketa

Bidezko Merkataritzako Estatu Koordinatzaileak ikerketa bat argitaratu du, "Kafea: arrakasta baten historia, baina krisi bat ezkutatzen duena", Commerce Equitable France taldeak egindakoa, hain zuzen; bertan ondorioztatzen du kafe industriaren gaur egungo eredua ez dela jasangarri gertatzen ez ingurunearentzat, ez hazten duten langileentzat. Kafe produkzioak bereziki sufritzen du klima-aldaketaren eragina: tenperaturak gorantz doaz, euriak aldatu egiten dira, izurrite eta gaixotasunak daude, eta abar. Izan ere, ikerlanak zera agertzen du: ez baldin badago inolako planik eragin hori borrokatzeko, laborantzarako egokia den azala erdira murriztu liteke 2050ean.

Kafeak oso baldintza berezi batzuk behar ditu, eta hori dela kausa klimaren krisiak batik bat mehatxatzen du haren hazkuntza. Aurreikuspenen arabera, hemendik 2050. urtera baliteke tenperatura areagotzea plantazioko eremu nagusietan, euri ugariagoak eta agorraldi gero eta gogorragoak lagun. Paraleloki aurreikusten da denboraldi horretan bertan areagotuko dela kafearen kontsumoa, ohitura aldaketen eta sortzen ari diren ekonomien garapenaren harira. Eskaera berria asetzeko, 2’5ez biderkatu behar litzateke plantazioetarako erabilgarri dagoen azala, eta horrek gehitu egingo lituzke dagoeneko egiaztatzen diren efektu negatiboak. Esaterako, kafe produkzioa gero eta hedatuago egoteak eta ustiapenak modernizatzeko joerak eragin handi bat sortzen dute deforestazioan. Horrexek eragiten du itzaleko zuhaitzak moztea, eta beraz haiei lotuak dauden onura asko galtzen dira, besteak beste, klima erregulazioa, erosioaren aurkako borroka edo lurren emankortasun eta hezetasunaren mantentze-lana.

Halaber, lurren produktibitate handiago bat ziurtatzeko asmoz, industria bideratzen ari da kafearen itzalik gabeko monolaborantzarantz; horrexek sortzen du lurren etekin handiago bat, baina baita eragin negatiborik lurren eta uraren kalitatean, edo biodibertsitate-galerarik ere. Gainera, eredu industrialok produktu kimiko asko erabili behar dute, eta egoera horrek produkzioko kostuak areagotzen ditu eta, hortaz, diru-sarrerak gutxiagotzen dagoeneko pobrezian bizi diren produktoreentzat.

 

Kafe laborantzan diharduten familiek ordaintzen dute produkzio sostengaezinaren kostu ikusezina: klima-aldaketa, kutsadura eta pobrezia.

Irakurri gehiago:

2019ko ekainaren 12

    denda

    voluntariado

    Detalles de boda y otros acontecimientos especiales de Comercio Justo

    Con los detalles de Comercio Justo puedes sorprender a las personas con las que compartiréis ese día tan especial con un detalle original y que construye un mundo mas equitativo. En Kidenda preparamos todo tipo de detalles para bodas, bautizos, comuniones y otros eventos. También ofrecemos bolsitas o cestas con un delicioso y atractivo contenido para todas las edades.

    Nuestros productos son elaborados por coopersativas de artesanos y artesanas o proyectos de inserción laboral. Junto a ellos podemos ofrecer regalos personalizados pero siempre para grandes cantidades necesitamos saber la cantidad con antelación para poder garantizar el stock. 

    Se puede incluir la preparación del detalle a gusto del cliente cobrando un precio simbólico para cubrir el gasto de los materiales utilizados.  

    Pasad por nuestro punto de venta para ver la amplia gama de productos que os podemos ofrecer. Para saber stock, precios, preparación,… podéis consultar en la tienda, por teléfono o email kidenda@caritasbi.org

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/ee84a417e51600d7fdea9ae2195a6d72220x150x50.jpg