Egoera konplikatu zein bitxi bat bizi dugu orain, lehenago inoiz ere ezagutu ez genuena. Krisi honen aurrean, Kidenda osatzen dugun lagunok animo eta babes mezu bat bidali nahi dizuegu guztioi.
Une latzak bizi ditugu guztiok uneon, bereziki gaixotasuna pairatzen duten pertsonek, haien senideek, eta guk arreta medikoa eta beharrezko gauzak izan ditzagun lanean jarraitzen duten langileek … Era berean, ezin ditugu inola ere ahaztu krisi honi aurre egiteko oso baliabide gutxi duten pertsona baztertu eta pobreak.
Argi dago krisi globala dela, mundu osoari eragiten baitio, eta horrek eskatzen digu gizataldetik, lankidetzatik eta herrien arteko elkartasunetik erantzuteko. Bidezko merkataritza mugimenduak irakatsi egin digu zer-nolako garrantzia daukan elkarrekin lan egiteak. Kidendako boluntario eta lankideok –161etik gora zarete– egiten duzue auzolan egunero, eta horixe lotzen zaio, hain zuzen, mundu osoko milaka ekoizle txikiren lanari. Zeregin hori ari da sistema iraunkor baten defentsan gizarte, ingurumen eta ekonomiaren aldetik.
Pertsonak berriro erdigunean jartzeko aukera da, baita guztien ongiaren alde benetan aurrera egitea eragiten duten giza balioak ere.
Orain gustura partekatu nahi dugu Enrique Urquijo konpositorearen “Siempre a tu lado” abestiaren estrofa hau, ondo islatzen baitu gure egiteko modua:
Ayúdame y te habré ayudado
Que hoy he soñado en otra vida
En otro mundo, pero a tu lado
Animo sendoa eta besarkada bero bat Kidendako familia osoari.
1 de abril de 2020
Descargate nuestro nuevo folleto
Deskargatu gure liburuxka berria
944792862 | Viuda de Epalza, 6 | G95235784 |