KIDENDA COMERCIO JUSTO

Inicio

EREDU EKONOMIKO ETA KOMERTZIAL BATEN ALDE, LAGUNEN ESKUBIDEAK ETA INGURUNEAREN BABESA LEHENETSI DITZAN

Bidezko Merkataritza mugimendutik guk deritzogu urgentea dela politika publikoek klima-aldaketa kontuari eta haren ondorioei ekitea pertsonetan eta ingurunean, eta neurri, arau eta legeen alde egitea; izan ere, horiek hainbat gauza zaindu, erregulatu eta zigortu behar dituzte: gehiegizko praktikak, pertsona eta baliabide naturalen esplotazioa, lan-egoera iraingarriak, diskriminazioa, gardentasun eta erantzukizun korporatiborik eza, genero desberdintasuna edo aukerarik eza lagun baztertuentzat.
 
Horren guztiaren aurrean Bidezko Merkataritza mugimenduak zenbait neurri eskatzen dizkiegu hautagaiei eta datozen hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei hainbat mailatan; neurriok laguntza emango lukete munduko injustizia eta pobrezia arintzeko, eta ingurunearen degradazioa saihesteko.
 
 

17 de mayo de 2019

    • KIDENDA COMERCIO JUSTO
    • 944792862 | Viuda de Epalza, 6  | G95235784 | 

    •  kidenda.org