Kontsumo arduratsuaren erakusketa Kidendan

Zer gertatzen da arteak hausnarketa kolektiboarekin topo egiten duenean? Eta akuarela, puntada edo collage batek pertsona gehiagok beren kontsumo-ohiturak birplanteatzea eragin badezakete? Aragoiko medicusmundik bultzatutako “Kontsumo arduratsua” erakusketa horixe da, hain zuzen ere: beste era batera begiratzeko, pentsatzeko eta jarduteko gonbidapena.

Erakusketa hau Tejiendo Redes proiektuaren parte da. Kidenda eta Medicus Mundi Araba bidezko merkataritzako guneekin partekatutako ekimena da, eta kontsumo bidezkoagoa, kontzienteagoa eta jasangarriagoa sustatzea du helburu, tokikotik, artearen eta herritarren parte-hartzearen bidez.

Erakusketa hau uztailean egon zen Kidendan, bideoa gure sare sozialetan ikus dezakezu.

oplus_32