Kidendan, kudeaketa etiko, arduratsu eta gardenean sinesten dugu, bidezko merkataritzarekin eta herritarrekin dugun konpromisoaren oinarri gisa. Horregatik, gure urteko kontuak, protokoloak, barne-politikak eta jokabide-kodeak zure eskura jartzen ditugu, gure ekintzak eta baliabideak gure justizia-, ekitate- eta iraunkortasun-balioekin bat datozela bermatuz.
Auditoria Soziala – REAS EUSKADI
Gizarte Auditoretza prozesu bat da, erakunde batek bere “eraginkortasun soziala” eta bere helburuekiko jokabide etikoa ebaluatzeko aukera ematen diona, emaitza sozialak hobetu eta bere jarduerarekin konprometitutako pertsona guztiei emaitza horien berri eman ahal izateko. Beraz, gizartean eta elkartasunean duen eragina neurtzeko, ebaluatzeko eta zuzentzeko tresna da, helburu eta balio sozialen arabera.










