Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du Santutxun
Datorren maiatzaren 7an, Santutxuko Karmelo Plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren barruan, Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren Sareak familia osoarentzako jardueraz betetako jai eguna antolatu du, giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituen merkataritzaren garrantziaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Aurten, erabiltzen dugun arroparen fabrikazioaren baldintzak eta Bidezko Merkataritzako Mugimenduaren 40.
17:00etatik 20:00etara, honako hauek aurkitu ahal izango dituzu:
Informazio eta salmenta guneak: Sareko erakundeek standak izango dituzte euren lana gertutik ezagutzeko eta Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko.
Sormen- eta birziklatze-tailerrak: Sortu zeure totebag pertsonalizatua Trucarec-en laguntzarekin.
Panpotxen eskutik, material birziklatuekin egindako diruzorro tailerra eta animazioa.
Amaiera musikala: Egunari amaiera emateko, Nopalaren Alaba Dj-aren musika saioa izango dugu 19:00etatik 20:00etara.
Zuen zain egongo gara!
