KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA

Hasiera

BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDUKO EGUNA

Aurten datorren larunbatean, 2019ko maiatzaren 11n, ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, eta hori dela kausa gogoan izan nahi ditugu mundu osoko milioika lagun, guk kontsumitzen ditugun produktuen ostean daudenak hain zuzen; izan ere, eurek josten dute gure arropa, hazten dituzte gure janariak, fabrikatzen dituzte gure mugikorrak.

Halaber, gogoratu gura ditugu gizarte, ekonomi eta lan eskubideak sistematikoki bortxatuta ikusten dituzten pertsona horiek guztiak. Sistemak kondenatzen ditu pertsonok pobrezian eta desberdintasunik sakonenean bizitzera, eta zuzenean sufritzen dituzte klima-aldaketaren efektuak, haien erantzule izan gabe.

Baina oroitu ere egin nahi dugu posiblea dela beste mundu bat, eta horretan merkataritza eta ekonomia lagunen zerbitzura egongo dira. Hori ongi demostratu dezakegu Bidezko Merkataritza Bilbon sortu zeneko 15. urteurrena ospatuz. Horren harira antolatu ditugu honako ekintza hauek:      

  • Maiatzaren 9tik 12ra aukera izango duzue Bidezko Merkataritzako kafea dastatzeko Bilbo Erdiguneko hainbat kafetegitan.

            BUILDING BAR. URKIJO ZUMARDIA, 73                                          

            GURE AMETZAK. EGAÑA, 11

            ATTICO 14. MAZARREDO ZUMARDIA, 14

            BAR LABEL. AVILA, 1

            CAFÉ SIRIMIRI BAR. COLON DE LARREATEGUI, 11

            MESON LAS BOVEDAS. EGAÑA, 7

  • Maiatzaren 9an, osteguna, 19:00etan, Juanjo Martínezen (OXFAM eta Munduko Bidezko Merkataritza-WFTO Europe Erakundeko presidentea) hitzaldia: “¿Podemos hablar de precios justos?”, Ibaiondo-La Bolsa Udal Zentroan, Alde Zaharrean (Ganbara aretoa, 3. solairua). 
  • Maiatzaren 11n, larunbata, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Dock Bilbao Aretoan (Uribitarte pasealekua, 3). Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da (Kontzertua, dastatzea, teatroa, sentsibilizazioa …)  

 

Ekintzotan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita Bizkai lurraldean egingo diren beste batzuetan ere, gure konpromisoa argi adierazteko ekonomia solidarioarekin eta bidezko merkataritzarekin batera.

 

2019ko maiatzaren 7

    denda

    voluntariado

    Vídeo: Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin

    Lanzamiento del nuevo vídeo de comercio justo.
     
    "Únete al Comercio Justo -Egin bat bidezko merkataritzarekin"
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI
     
    ¿Sabías que muchos productos que consumimos habitualmente esconden múltiples formas de explotación laboral y medioambiental? ¿Es posible consumir café, chocolate, ropa y otros productos cotidianos respetando los derechos de sus trabajadores/as y, además, cuidando el medio ambiente? El mercado del café genera cada año 200.000 millones de dólares al año. Sin embargo, la mayoría de los caficultores/as viven en la pobreza. Si compras una camiseta por 29 euros ¿cuánto crees que reciben quiénes la han cosido? Hay alternativas.
     
    Hilabete falta zaigu Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Eta motorrak berotzen ari gara. Gaur bideoa estreinatuko dugu 3 minutuko bideo honekin zabaltzen laguntzen diguzue?
    Bazenekien kontsumitzen ditugun produktu askok lan- eta ingurumen-esplotazio mota ugari ezkutatzen dituztela? Kafea, txokolatea, arropa eta eguneroko beste produktu batzuk kontsumitu al daitezke langileen eskubideak errespetatuz eta, gainera, ingurumena zainduz? Kafearen merkatuak 200.000 milioi dolar sortzen ditu urtero. Hala ere, kenkari gehienak pobrezian bizi dira. 29 euroren truke kamiseta bat erosten baduzu, zenbat jasotzen dute, zure ustez, kamiseta hori josi dutenek?
    Alternatibak daude.
    https://youtu.be/O0aAiYiKRzI

     

    ./include/uploads/nodo/titular-video-comercio-justo.jpg
    • KIDENDA BIDEZKO MERKATARITZA
    • 944792862 | Epalza alarguna, 6 | G95235784 | 

    • kidenda.org