KIDENDA

Hasiera

Modari eta kontsumo arduratsuari buruzko Europako inkesta

Kontsumitzailearen Eskubideen Munduko Eguna –martxoak 15– dela eta, inkesta bat argitaratu da, Europako bost herrialdetako –Alemania, Frantzia, Italia, Espainia eta Erresuma Batua– kontsumitzaileen jarrerak jasotzen dituena, arropa eta osagarrien fabrikazioaren gizarte- eta ingurumen-eraginaren aurrean. Galdera-sorta hori Fashion Revolution taldeak landu du Trade Fair Live Fair europar proiektuaren esparruan.

Lagun inkestaturik gehienek hainbat gauza exijitzen diete arropa markei: gardentasun gehiago, gizarte- eta ingurumen-eragina kontuan edukitzea, eta neurriak hartzea pobrezia gutxiagotzeko, klima-aldaketarako, ingurumena babesteko edo genero desberdintasuna saihesteko.

Moda eta Kontsumo Erantzuleari buruzko Inkesta Europarraren ondorio nagusietako bat, Bidezko Merkataritzako Koordinatzaile Estatalak argitaratua, zera da: Espainiako herritarren %82k uste dute legeriak behartu behar lituzkeela arropa markak gauzak egiten diharduten pertsona guztien Giza Eskubideak errespetatzera.

 

Hona hemen zenbait datu adierazgarri:

 

Enpresen betebeharrei buruz

 

Gehienak %77 ere ados daude arropa markek legez beharturik egon behar luketela produktuak egiten ari diren pertsona guztien Giza Eskubideak errespetatzera.

Espainian inkestatutako lagunen %81 eta Italian %80 ados daude legeak arropa markei exijitu behar liekeela neurriak hartzeko, ingurumena babeste aldera produktuak fabrikatzeko etapa bakoitzean.

Kontsumitzaile gehienak %72 ere ados daude legeak exijitu ere behar lukeela arropa markek deklaratu dezatela ea ordaintzen dieten soldata zuzen eta duinik langileei.

 

Nork egiten du ene arropa?

Lagun inkestatuen %59ri gustatuko litzaioke jakitea zer-nolako egoeran fabrikatzen den haien arropa. Espainian, portzentajea  %62ra igo da.

 

Ordainketa zuzena

Beste askok %66 ere garrantzitsutzat jotzen dute arropa markek informazio zehatza argitaratzea langileen soldata eta lan-baldintzei buruz hornikuntza kate globalean. Bereziki, emakume espainiarren %75ek deritzote garrantzitsua dela arropa markek informazioa partekatzea langileen soldata eta lan-baldintzei buruz.

%84k uste dute garrantzitsua dela moda markek eragina moteltzea epe luzera planetan, eta horrela ekin beharra daukate munduko pobrezia arazoari, klima-aldaketari %85, ingurumenaren babesari %88, eta genero desberdintasunari %77.     

 

Emakume moda produktoreak 

%72k baieztatzen dute moda markek ahalegin gehiago egin behar luketela arropa, oinetakoak eta osagarriak fabrikatzen dituzten emakumeen bizitza hobetze aldera.

Espainiako herritarren %76k eta Italia eta Frantziako %75ek deritzote arropa markek ahalegin gehiago egin behar dutela moda ekoizpenean lan egiten duten emakumeen bizitza kalitatea hobetzeko.

 

Jarrerak arropa erosketaren aurrean

Arropa edo osagarriak erosterakoan, herritarren ia %40k kontuan dauzkate moda jantzien fabrikazioaren gizarte eta ingurumen ondorioak.

Hala ere, herritarren %60 batek ez dute halako konturik gogoan erabiltzen.

Kontsumitzaileek moda gauzak erosterakoan kontuan dauzkaten alderdien artean, inkestatuak izan diren lagunen %39k baieztatzen dute garrantzitsuena dela langileei soldata zuzen eta duin bat ordaintzea.

Badaude beste alderdi batzuk kontsumitzaileek ere balioesten dituztenak, honako hauek: ingurumena babestea %37, lan-egoera seguruak egotea %31, produkzio lokala %10 eta material birziklatuak erabiltzea %6.

 

Emakumeak, era erantzulean kontsumitzeko jarreran kontzientziatuak

Emakume espainiarren %48k eta britainiarren %46k baieztatzen dute garrantzitsua dela soldata zuzen eta duina duten langileek egindako arropa erostea, emakume frantsesen %35en aurrean.

 

Gomendioak Gobernu eta Herritarrentzat

Inkesta honetatik aurrera, Fashion Revolutionek gomendatzen du finantziazio handiago eta laguntza tekniko bat lehenestea Gobernu eta erakunde legegileen aldetik, eta horrek modako industrian produkzio eta kontsumo jasangarria lortzea du helburu.

Kontsumitzaile gehienak –%68– ados daude gobernuak sartu beharra daukala arropa –oinetako eta osagarriak ere barne– era jasangarrian produzitzea bermatzeko arduran.

Herritarrei gomendatzen die ordezkari politiko hautatuengana jo eta eurei eskatzeko beharrezko neurriak hartu ditzatela, hauxe bermatzeko xedez: erosten den arropa era jasangarrian eta langileen giza eskubideak errespetatuz egin dela.

2019ko martzoaren 13

    denda

    voluntariado

    Detalles de boda y otros acontecimientos especiales de Comercio Justo

    Con los detalles de Comercio Justo puedes sorprender a las personas con las que compartiréis ese día tan especial con un detalle original y que construye un mundo mas equitativo. En Kidenda preparamos todo tipo de detalles para bodas, bautizos, comuniones y otros eventos. También ofrecemos bolsitas o cestas con un delicioso y atractivo contenido para todas las edades.

    Nuestros productos son elaborados por coopersativas de artesanos y artesanas o proyectos de inserción laboral. Junto a ellos podemos ofrecer regalos personalizados pero siempre para grandes cantidades necesitamos saber la cantidad con antelación para poder garantizar el stock. 

    Se puede incluir la preparación del detalle a gusto del cliente cobrando un precio simbólico para cubrir el gasto de los materiales utilizados.  

    Pasad por nuestro punto de venta para ver la amplia gama de productos que os podemos ofrecer. Para saber stock, precios, preparación,… podéis consultar en la tienda, por teléfono o email kidenda@caritasbi.org

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/ee84a417e51600d7fdea9ae2195a6d72220x150x50.jpg